Publizitate-kanpainak

Gizarte orok lortu behar ditu honako helburu hauek: laneko segurtasuna eta osasuna lortzea, laneko arriskuen prebentzioa sustatzea eta, azken batean, pertsona guztiek ongizatea bilatzen duen ingurune osasungarri batean lan egiteko duten eskubidea baliaraztea.

Zentzu horretan, Osalanen helburu estrategikoetako bat da aurrera egitea laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruan kontzientziatuago egongo den eta laneko arriskuak prebenitzeko orduan arduratsuagoa izango den gizarte baterantz; horretarako, funtsezkoa da agenteen artean laneko arriskuak prebenitzeko kultura sustatzea eta gizartean Osalanen balioak proiektatzea, zeinak jokabide seguruak eta lan-ingurune osasungarriak sustatzeari begirakoak baitira. Bada, beste tresna batzuen artean, erakunde honek laneko segurtasuna eta osasuna sustatzeko publizitate-kanpainak ditu lanabes.

Hori dela-eta, Osalanek urtero abiatzen ditu laneko arriskuen prebentzioari buruzko hedapen- eta sentsibilizazio-egitasmoak (horien artean, laneko arriskuak prebenitzearekin eta laneko segurtasuna eta osasuna zaintzearekin lotutakoak nabarmentzen dira), Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunaren (apirila) eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Europako Astearen (urria) harira.

Funtsean, laneko segurtasuna eta osasuna bultzatzeko irtenbideak daudela eta jarrera onak eduki daitezkeela ikusaraztea da helburua, baita agente guztiak elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela eta enpresen eguneroko kudeaketan laneko segurtasun eta osasunaren kultura txertatzeak gizarte osoari mesede egiten diola ikusgai egitea ere.


Osalan 2024ko apirileko kanpainaren irudia
2024ko apirila

Kalkulagailu Digitalan: Neurtu zure osasun digitala lanean

Osalan 2023ko Urria Kanpainaren Irudia
2023ko urria

Erronkaz hartu, ahaleginak batuz

Osalan 2022ko Urria Kanpainaren Irudia
2023ko apirila

Erronkaz hartu, ahaleginak batuz

Osalan 2022ko Urria Kanpainaren Irudia
2022ko urria

Etorkizunean horrelakorik nahi ez...

Osalan 2022ko apirileko kanpainaren irudia
2022ko apirila

Lana, eremu seguruan: horrela bai

Osalan 2021eko apirileko kanpainaren irudia
2021ko apirila

Bat egiten duzu?

Osalan 2021eko Urria Kanpainaren Irudia
2021ko urria

Minak ez du aniztasunaz ulertzen, prebentzioak, bai

Osalan 2020ko urrian kanpainaren irudia
2020ko urria

Min ematen badu, berandu da

Osalan 2020ko apirileko kanpainaren irudia
2020ko apirila

Gelditu dezagun pandemia: laneko...

Osalan 2019ko uztaileko kanpainaren irudia
2019ko uztaila

Segurtasuna eta osasuna lan duin baten onarriak dira

Osalan 2019ko abenduko kanpainaren irudia
2019ko abendua

Osalanen informazio guztia lan seguru baterako

Osalan 2018ko Urria Kanpainaren Irudia
2018ko urria

Osalanen 25. urteurrena dela eta, LSOren IV. Nazioarteko Kongresua babestea

Osalan 2018ko apirileko kanpainaren irudia
2018ko apirila

Aholkatuz, lagunduz, prebenitzen

Osalan 2017ko Urria Kanpainaren Irudia
2017ko urria

Prebentzioaren alde egin dezagun, gure inbertsiorik seguruena da

Osalan 2017ko apirileko kanpainaren irudia
2017ko apirila

Egizu lan-segurtasuna zure bizitzaren parte