Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko datuen informazio-sistema: Datuen Gutxieneko Multzoa (DGM)

 

 

Osalanek laneko segurtasunari eta osasunari buruzko datuen informazio-sistema (Datuen Gutxieneko Multzoa) du, eta honako datu hauek jakitea da horren xedea: langileen osasun-egoera eta arrisku-agente nagusiekiko esposizioaren banaketa.

Informazio-sistema honen funtsezko xedeetako bat da biztanleria aktiboaren osasun-maila handitzea lan-baldintzak hobetuz.

Xede horretarako sortu den aplikazio informatikoaren bidez, prebentzio-zerbitzuek honako hauen berri emango diote Osalani: arrisku-agente nagusiekiko esposizioak eta osasunerako kalteak; honako hauek halakotzat hartuta: gaixotasun profesionalaren susmoa eta lanarekin zerikusia daukaten baina gaixotasun profesionalen taula ofizialean sartuta ez dauden bestelako gaixotasunak.

Lanaren ondoriozko osasun-arazoen intzidentzia eta laneko arriskuen faktore eta agente nagusien banaketa zein diren jakinik, esposizioen nahiz biztanleria aktiboaren osasunaren gaineko ondorioen joera eta bilakaera ebaluatu ahalko dira.    

Dokumentu hauek erantsi ditugu, lagungarriak izango direlakoan: