Gure historia
1978ko Espainiako Konstituziotik sortutako lurralde-egitura berriarekin, lan-arriskuen prebentzioaren arloko eskumenak autonomia-erkidegoei transferitu zitzaizkien.
Euskal Autonomia Erkidegorako lehenengo transferentziak 1979, 1980 eta 1985ekoak dira. Laneko Segurtasun eta Higieneko Kabinete zaharrek Segurtasun, Higiene, Medikuntza eta Prestakuntza arloak hartzen zituzten. Urteko jarduera-planak egiten zituzten, eta plan horiek gauzatzea Lan Zuzendaritzaren esku zegoen.
1988an, Osasun eta Kontsumo Sailak, Osasun Publikoko Zuzendaritzan, Osasun Okupazionaleko Unitate bat sortu zuen. Unitate horrek bere gain hartu zituen Enpresako Zerbitzu Medikoei dagozkien lan-osasuneko eginkizunak, Enpresako Zerbitzu Medikoen Erakundeak (OSME) ezarritako kontrolak barne.
Langileen segurtasunari eta osasunari eta laneko ingurumenari buruzko LANEren 155. zk.ko hitzarmena eta lan-ingurunean langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeari buruzko 89/391/EEE Esparru Zuzentaraua oinarri hartuta, Osasun Sailaren eta Lan Sailaren artean banatuta zeuden jarduerak bateratzeko beharra sortu zen.
Hala, abenduaren 21eko 7/1993 Legeak Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortu zuen, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitako erakunde autonomo gisa (orain Lan eta Enplegu Saila). Erakunde berri hori Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitako erakunde autonomo gisa eratu zen, eta haren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek ezartzen dituzten laneko segurtasun, higiene, ingurumen eta osasunaren arloko politikak kudeatzea, laneko ingurumenari datxezkion arriskuen kausak jatorrian ezabatzeko edo murrizteko.
Bere eskumenak langile enplegatuak dauden jarduera ekonomikoaren adar guztietara zabaltzen dira, baita administrazio publikoetara, lan elkartuko kooperatibetara eta gainerako kooperatibetara ere, lan-bazkideei dagokienez. Norberaren konturako langileei dagokienez, Osalanek arriskuen prebentzioa sustatzeko jarduerak egingo ditu. Azken batean, Osalanen ardura izango da Europako Zuzentarauetatik eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legetik datorren Prebentzio Kultura transmititzea.
Osalaneko zuzendari nagusiak
Lehendakari:
Imanol Pradales Gil - PNV
Bigarren Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua:
Mikel Torres Lorenzo - PSE EE
Lehendakari:
Iñigo Urkullu Renteria - PNV
Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua:
Idoia Mendia Cueva - PSE EE
Lehendakari:
Iñigo Urkullu Renteria - PNV
Lan eta Justizia sailburua:
María Jesús San José López- PSE EE
Lehendakari:
Iñigo Urkullu Renteria- PNV
Lana eta Justizia sailburua:
Mª Jesús San José López- PSE EE
Lehendakari:
Iñigo Urkullu Renteria- PNV
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak:
Juan María Aburto Rique - PNV eta Angel Toña Guenaga - PNV
Lehendakari:
Patxi López Álvarez- PSE EE
Lan eta Gizarte Gaietako sailburua:
Mª Gemma Zabaleta Areta - PSE EE
Lehendakari:
Juan José Ibarretxe Markuartu - PNV
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua:
Joseba Azkarraga Rodero - EA
Lehendakari:
Juan José Ibarretxe Markuartu - PNV
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua:
Joseba Azkarraga - EA
Lehendakari:
Jose Antonio Ardanza Garro - PNV
Justizia, Ekonomía, Lan eta Gizarte Segurantza:
Sabin Intxaurraga Mendibil - EA
Lehendakari:
Jose Antonio Ardanza Garro - PNV
Justizia, Ekonomía, Lan eta Gizarte Segurantza:
Ramón Jáuregui Atondo - PSE-EE