Eraikuntza
Krisiak sektorean izan duen eragina
Sektorearen egoera krisi sakonekoa da: 2008ko maiatzetik 2014ko maiatzera sektorean 62.000 langile izatetik 31.000 izatera igaro zen, hau da, alta egoeran zeuden langileen % 50 gutxitu zen kopurua eta zeuden enpresen % 25 desagertu egin zen.
Onartu behar da prebentzioak orokorrean hobera egin duela lantokietan, baina, hala ere, azken garai hauetan ohitura onak lasaitu egin dira prebentzioaren alderdi batzuetan; beharbada hauek izan daitezke arrazoiak:
- Sektoreko enpresa-ehuna desintegratu da, eta enpresa berri atomizatuak eta prebentzio-kulturarik gabeko beste eragile batzuk agertu dira.
- Beheraka egiten dira kontratazioak eta lehiaketak.
Laneko Arriskuen Prebentzioa enpresetan txertatu da
Obra txikian ez da txertatu laneko arriskuen prebentzioa. Kostuen doikuntzak eta enplegua suntsitu delako mikroenpresa eta langile autonomo ugari agertu izanak zailago jartzen du prebentzio-lana integratzea. Laneko egoera eta egoera pertsonal konplikatuei irteera eman nahian dabiltzan pertsonak dira, sarritan prestakuntzarik gabeak eta enpresa-egitura txikiena ere gabe dabiltzanak.
Horren ondorioz, gero eta ohikoagoa da baimenik gabeko birgaitze-obrak aurkitzea, alta eman gabeko langileekin, inolako prebentzio-antolakuntzarik ez dutenak eta abar.
Azpimarratu egin behar da prebentzioa integratzeak zailtasun bereziak dituela eraikuntza-sektoreko ETEan, haren egitura kontuan hartuta. Hortaz, autonomoak ez daude Laneko Arriskuen Prebentzioko legediaren mendean jardueren koordinazioari eta makineriari dagokienez baino. Horregatik, pertsonal kontrataturik gabeko autonomoen kasuan, prebentzioaren printzipioen aplikazioa gainerako enpresaburuekin koordinatu behar izatera eta jartzen duten makineriaren segurtasun baldintzak betetzera mugatzen da.
Eraikuntza-sektorean egiaztatutako enpresen erregistroa
Subkontratazio-baldintzak
Laneko segurtasun eta osasuna, langileek dituzten gainerako eskubideak bezala, ezin dira baztertu obra publikoaren lehiaketetan edo obra publiko edo pribatuko subkontratazioetan lehiatu beharragatik.
Aipamen berezia merezi du obra publikoaren atalak. Administrazioek beheraka bultzatzen dituzten obretan lehiaketa beheraka egitea proiektuak betetzerako orduan sumatzen da eta beheraka egiteak zaila bihurtzen du prebentziorako nahikoa baliabide erabiltzea.
Prestakuntza eta informazioa
Langilerik gehienek Eraikuntzako Txarte Profesionala (TPC) daukate eta gutxieneko 29 orduko berariazko prestakuntza jaso dute ofizioka, Eraikuntzaren Estatuko Hitzarmenean jasotzen den bezala.
Prestakuntza, hala ere, beharrezkoa eta erabilgarria dela iritzi beharrean, batzuentzat formalismo bilakatu da, eta, enplegagarritasun baldintza berri bat izatera iritsi denez, askotan langileak bere prestakuntza kudeatzera behartuta ikusten du bere burua kontrata dezaten baldintza moduan.
Osalanen egindako prestakuntza-jarduerak
Teknologia berriak
Teknologia berriek (ertz-babes homologagarriak, babes kolektiboen normalizazioa, segurtasun-sareak, eskoratze bereziak, materialen zamalanetarako hegal-plataformak eta abar), azken urteotan arau bidez garatu direnek, oso erabilera murritza izaten ari dira obra ertain eta txikietan.