Amiantoa - Prestakuntza

Amiantoarekin lan egiteko beharrezko prestakuntza

Amiantoa duten materialekin lan egiten duten enpresen kualifikazioari buruzko UNE 171370-1 arauaren arabera, prestakuntza hau izango da:

  • Aurretiko prestakuntza: lehen esku-hartzearen aurretik eta amiantoaren eraginpean jarri aurretik jasotako prestakuntzari egiten dio erreferentzia.
  • Lehen birziklapeneko prestakuntza: aurretiko prestakuntzaren balio-aldiaren amaieran egindakoa (gehienez ere, aurretiko prestakuntza jaso eta 6 hilabetera).
  • Aldizkako prestakuntza: urtekoa edo lan-prozeduran aldaketaren bat gertatzen bada.
  • Birziklatzeko prestakuntza: azken aldian amiantoarekin lan egin zenetik urtebete baino gehiago igarotzen denean egin beharreko ekintza.

Ondorengo taulan, amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duen langile batek jaso beharreko prestakuntza-moten gutxieneko iraupenaren kalkulua agertzen da, haren erantzukizun-maila kontuan hartuta: 

Aurretiko prestakuntza Lehen birziklapeneko prestakuntza Aldizkako prestkuntza Birziklatzeko prestakuntza
Teknikariak 20 ordu 6 ordu 6 ordu 20 ordu
Ikuskatzaileak 20 ordu 6 ordu 6 ordu 20 ordu
Langileak 20 ordu 6 ordu 6 ordu 20 ordu

Ikuskatzaileek 35 ordu, 25 ordu teoriko eta 10 ordu praktikoko ikastaro presentziala egin behar dute, amiantoaren lokalizazioari eta diagnostikoari buruzko UNE 171370-2 arauaren H eranskinean "ikustzaileak akreditatzeko prestakuntza-edukia" ezarritakoaren arabera.

Osalanek egindako prestakuntza-jarduerak