Nekazaritza eta abeltzaintza - Arriskuak

Nekazaritza-sektorean gertatzen diren istripuek (batez ere, ondorio larrienak edo heriotza dakartzatenek) nekazaritzako makineria erabiltzearekin izaten dute zerikusia. Egindako ikerketen arabera, istripu larri gehien-gehienetan, makineriaren zati mugikorrek edo iraulitako makinak edo mantentze-lanetan eroritako objektuek azpian harrapatzen dituzte langileak.

Halaber, sektoreko langileek beste arrisku batzuk izaten dituzte, nekazaritza-jardueraren ezaugarri espezifikoen ondorioz; hala nola, askotariko eginkizunak egin behar izateagatik, makineria astunarekin eta animaliekin lan egiteagatik, produktu fitosanitarioak eta bestelako substantzia kimikoak erabiltzeagatik, muturreko ingurumen-baldintzetan lan fisiko gogorrak egiteagatik, lantokian isolatuta egoteagatik, prestakuntza-maila baxua edukitzeagatik eta abarrengatik.