Zerbitzuak
Zerbitzu-sektoreak askotariko azpisektore ugari biltzen ditu, Administrazio Publikoaren enpresa erraldoia barne, bere askotariko jarduera-eremu korapilatsu guztiekin (osasuna, hezkuntza, polizia, administrazio orokorra, toki- eta foru-administrazioak eta abar) eta hainbat enpresa publikorekin.
Argi dago sektore tradizionaletan langileen jarduera-aldaketa gertatu dela. Pixkanapixkana zerbitzu sektorea langile gehiago irabazten ari da beste bi sektoreen kaltetan, eta bereziki industria-sektorearen kaltetan, Euskadiko enpresa-sareari betidanik estu lotuta egon dena.
Krisiak gogor kolpatu ditu eraikuntza- eta industria-sektoreak, eta horren ondorioz, jarduera-aldaketak gertatu dira eta lan-kontzeptu berriak sortu dira. Haiekin batera, arrisku berri batzuk agertzen ari dira, eta ezer gutxi dakigu haien garapenaren, bilakaeraren eta tratamenduaren inguruan.
Jakina, sektorearen tipologia dela-eta (oso askotariko enpresak, jarduerari zein enplegatu kopuruari dagokienez), laneko arriskuen prebentzioan diharduten teknikariek oso prestakuntza berezia jaso behar dute, askotariko edukiekin, jakintza-arlo berriekin (ergonomikoak eta psikosozialak) eta teknikaz haratago doazen alderdiekin, hala nola portaera eta giza trebetasun eta harremanen kudeaketa.
Estatistika-datuek errealitate berri hori jartzen dute agerian: gaur egun zerbitzusektorean gertatzen dira istripu gehien balio absolututan, baina esan beharra dago istripu mota gehienen (gainesfortzuak, nahasmendu muskulueskeletikoak) lesio-maila arintzat jotzen dela, eta horregatik litekeena da iraganean istripu horien berri oso gutxitan eman izana.
Azken urteetan, EAEn, laneko ezbeharren indizeek (istripuak lanaldian) honako bilakaera hau izan dute sektorean:
Aldez aurretik adierazi dugunez, industria-sektorean enpresa handiek txikiak bultzatu egiten dituzte, baina zerbitzu-sektorean eragin hori ez da hain nabaria.
Nolanahi ere, arrisku horien intzidentzia gora doanez (esaterako, zenbait azterlanen arabera, Espainiako biztanleria aktiboaren % 15, gutxi gorabehera, jazarpen psikologikoaren biktima izan daiteke), arrisku horiek kontrolatzeko eta haiei eusteko kezka ere gero eta handiagoa da, enpresetan eta administrazioetan.
Bestetik, zenbait azpisektoretan kanpaina espezifikoak egin dituzte sektore-azterlanak egiteko, eta ondorio baikorrak eman dituzte aditzera: Aholkularitza-lan teknikoa azpisektore jakin batzuetan gauzatu da, eta azpisektore horietan bilakaera oso positiboa izan da, enpresaburuen konpromiso handiaren adierazgarri. Enpresaburuek gero eta gehiago dakite laneko arriskuen prebentzioaz, eta horri esker enpresa kudeatzeko sisteman eragiten duten ataletan (antolamendua, dokumentu-prozesua) hobekuntza nabari da, baita prebentzioaren beste zenbait ataletan ere, hala nola langileek jasotzen duten prestakuntza eta informazioan, espazio eta makinen egokitzapen fisikoetan … Nolanahi ere, badakigu ezinezkoa dela sektore honetan industria-jarduera jakin batzuetan erabiliko genukeen mezua zabaltzea eta eskakizun-maila agintzea, eta beraz Administrazioaren jarduna neurtu beharra dago neurrigabeko jardunak saihesteko.