Garraio
Garraioaren sektorea, lurreko garraioa (errepidea eta trena), itsasokoa eta airekoa barne, ezinbestekoa da herrialdeen oparotasunerako. Sektore horrek herritarren eta ondasunen mugikortasuna errazteaz gain, eragin nabarmena du hazkunde ekonomikoan, garapen sozialean eta ingurumenean.
Sektore honek lan-baldintza oso anitzak eta bereziak ditu, eta ezbehar-tasa handiena duen sektoreetako bat da. Beraz, funtsezkoa da sektore honetan arriskuak prebenitzea; izan ere, gainera, jardueran dauden arriskuekin lotutako balizko ondorioek hirugarren pertsonei eragin diezaiekete, enpresatik kanpokoei (zerbitzuaren erabiltzaileak, beste ibilgailu batzuk gidatzen dituzten pertsonak...)