Merkataritza eta ostalaritza
Ostalaritzak eta merkataritzak jarduera ugari eta lanbide ugari biltzen dituzte, hala nola jendeaurreko arreta, salgaien berritzea eta banaketa, garbiketa, janaria prestatzea, etab., eta bakoitzak berezko ezaugarriak ditu.
Ostalaritzak, bereziki, hotelak, jatetxeak (kafetegiak, gozotegiak, tabernak), garraioak eta abar hartzen ditu barne, hau da, aisialdiarekin lotutako guztia.
Merkataritzarekin lotutako jarduerak, batez ere, ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean egiten direnak dira.
Jarduera mota edozein dela ere, laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa egokia eta eraginkorra funtsezko alderdia izango da langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.
Merkataritzako eta ostalaritzako langileek arrisku ugari eta askotarikoak dituzte, segurtasunarekin, industria-higienearekin (agente fisikoak, kimikoak eta biologikoak), ergonomiarekin eta arrisku-faktore psikosozialekin zerikusia dutenak.
Arrisku psikosozialen jatorri izan daitezke behin-behinekotasuna, adin-aniztasuna, ordutegi luzeak, lan-txandak, bezeroekiko tratua eta abar; eta nahasmendu muskuloeskeletikoen jatorri, berriz, kargen eskuzko manipulazioa, jarrera behartuak edo estatikoak, mugimendu errepikakorrak eta atsedenik eza
Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuak langileek lan-ekipamenduak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen ditu.
Errege Dekretu horren ondorioetarako, lanerako ekipamendutzat hartuko da lanean erabilitako edozein makina, tresna edo instalazio.
Hori horrela, dekretuaren aplikazio-eremuan sartzen dira jarduera horietan erabili ohi diren tresnak, hala nola eskuzko erremintak, ebaketa-tresnak (aiztoak eta guraizeak, esaterako) eta makina edo ekipo bereziak (garbigailuak, lehorgailuak, ebakitzeko makinak, xehatzeko makinak, irabiagailuak, etab.)
Beste argitalpen batzuk
- Guía para la gestión y evaluación de los riesgos ergonómicos y psicosociales en el sector hostelero (2019) (INSST)
- Guía para la acción preventiva: Restaurantes, bares y cafeterías - Año 2001 (INSST)
- Manual básico de Prevención de Riesgos Laborales HOSTELERÍA Y TURISMO (INSST)
- Ergonomía en la cocina (INSST)
- Azaroaren 8ko 31/1995 Legea Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa
- 9/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duena
- 5/2000 Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duena
- 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Seinaleztapenari buruzkoa
- 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Lantokietako segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena
- 487/1997 Errege Dekretua, apirialeren 14koa, Kargen eskuzko manipulazioari buruzko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezaartzen dituena
- 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena
- 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Laneko ekipoak erabiltzeari buruzko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena
- 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Langileak arrisku biologikoetatik babestekoa
- 286/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 10ekoa, zaratarekiko esposizioarekin lotutako arriskuetatik langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa
- 3484/2000 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, janari prestatuak egiteko, banatzeko eta saltzeko higiene-arauak ezartzen dituena