Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, txikikazko merkataritzako (2016)

Deskribapena

liburu azalaTxikizkako merkataritza bezalako sektore anitz batean, laneko segurtasuna eta osasunaren alorreko gaiei erantzun egokia emateko beharrak bultzatuta sortu da gida hau, bertako segurtasun eta osasun mailak hobetzeko helburuarekin.
Gida eta gomendio eskuliburuen bitartez laneko arriskuen prebentzioaren inguruko ezagutza sortzea eta zabaltzea Osalanek aurrera eramaten duen lan ildoetako bat da, xedea, ekintza prebentiboaren kalitatea hobetzea delarik.
Jardun hau aurrera eramateko funtsezkoa da kolaborazio sare zabala izatea erakunde honi helburu hau aurrera eramatea ahalbidetuko diona. Kasu honetan, UPTA Euskadi langile autonomoen elkargoarekin batera ari gara lanean. Erkidegoko sektore arteko elkargo profesionala izanik, sektorearen errealitatea zein den ezagutzen laguntzen digu eta baita prebentzio alorrean dituzten beharrizanei modu egokian erantzutea ere. Esku artean duzun gida hau elkarlan horren emaitza da.