Ergonomia

Ergonomiaren definizioak kontaezinak diren arren, lanaren mundura mugatzen bagara, Laneko Ergonomia lana pertsonari modurik onenean egokitzea da, bai ikuspegi psikikotik bai fisikotik. Horregatik, bada, prebentzio-diziplina hau mistoa da, pertsonaren eremu biak hartzen baititu ?psikikoa eta fisikoa?, eta horregatik esaten zaio orokorrean Ergonomia eta Laneko Psikosoziologia.

Ergonomia hasiera batean produktibitateari lotuago zegoen prebentzioari baino. Lana pertsonei egokitu nahi zuen eramangarriagoa izan zedin, kalte gutxiago egin zezan, baina batez ere emankorragoa izateko. Oinarrizko kontzeptu hori berehala zabaldu zen XX. mende-hasierako ekoizpen-kate konplexuetan, eta harrezkero oso kontuan hartu da muntatze-kateak diseinatzerakoan, kateak pertsonei egokitzeko. Horrela sortu zen “human engineering”. Denbora joan ahala konturatu ziren ekoizpen prozesuetan kontzeptu “ergonomiko” horiek kontuan hartuz gero, gehiago ekoizteaz gain, pertsonek lanagatik gainkarga gutxiago zeukatela eta gutxiago lesionatzen zirela. Ergonomia eta Laneko Psikosoziologia Laneko Arriskuen Prebentzioaren lau diziplinetako bat da; Segurtasuna, Higiene Industriala eta Laneko Medikuntza dira besteak.

Tradizioz arreta handiagoa eman zaie lan-inguruneko segurtasun-politikei prebentzioaren gainerako espezialitateei baino. Egoera hori logikotzat jo zitekeen oso industrializatutako lan-giroetan, izan ere Euskadi oso adibide argi zen horretan, lan-istripua etengabe gertatzen zen garaietan.

Zorionez gauzak aldatzen joan dira eta, datuen ebidentziak dioskunez, lan-istripuen (LI) intzidentzia-indizea EAEn argi eta garbi beheraka joan da eten barik 2000 urteaz gero. Horri gehitzen badiogu lan-istripurik gehienak gihar eta hezurrei eragiten diela, batez ere gehiegizko esfortzuagatik, bete-betean sartzen gara Ergonomiak garrantzirik handiena hartzen duen prebentzio-egoera batean.

Aurreko grafikoan LIgatiko gehiegizko esfortzuak urteetan zehar apurka-apurka gora egin duela ikusten dugu, % 30 baino apur bat gehiagotik 1998an ia % 40ra 2011n, azken urte bietan EAEko lan-istripu guztiekiko % 37,2raino gutxitu badira ere. LIen kausei dagokienez, gehiegizko esfortzuak LI guztien % 37 dira 2013an, % 23ra jaitsi dira zapaltzeak eta % 16ra talkak edo kolpeak.

Gaixotasun profesionalei (GP) bagagozkie, horietan ere gihar eta hezurren gaitzak CEPROSS sisteman erregistratutako deklarazio-rankingaren goi-goian daude Hurrengo grafikoan2013 urteko egoera ikus daiteke 2012 urtearekin alderatuta. Gihar eta hezurren gaitzengatiko gaixotasunak eragile fisikoen taldean sartuta daude, eta, ikusten denez, GP ia guztiak dira.

Euskadiko gihar eta hezurretako gaitzen egoerari buruzko datuekin amaitzeko, hurrengo grafikoan ikusten ditugu gihar eta hezurretako gaitz-mota guztiak GP bereizi moduan patologiaren arabera antolatuta:

Begien bistakoa da ukondoko tendinopatiak prebalentzia handiena dutela (% 41,15), eta ondoren neuropatiak, % 21,58. Ebidentzia zientifikoak eta esposizio arriskua zehaztu izanak adierazten digunez, gihar eta hezurretako gaitzagatiko gaixotasun profesionalak dira, batez ere laneko mugimendu errepikakorrekin zerikusia dutenak. Beraz, Ergonomiaren prebentzio-arloko lan-arrisku baten aurrean gaude.

Europa mailan, Eurobarometroaren inkesta egin berri batek erakusten digunez, langileen iritziz arrisku ergonomikoak (mugimendu errepikakorrak, gorputz-jarrera behartuak eta zamak erabiltzea) bigarren arrisku profesional garrantzitsuena dela uste dute, estresaren ondoren. Gaia hain da garrantzitsua ezen Laneko Segurtasun eta Osasun Batzorde Nazionala parlamentuaren agindu bat betetzen ari da arazo honi buruz.

Beste ikuspegi batetik, gure EAEn profesional eta aditu asko ditugu Laneko Segurtasunaren diziplinan, baita eremu edo sektore espezifikoetan ere. Higiene Industrialean ere adituak aurkitu ditzakegu, bai lan-eremuko higienean bai higiene analitikoan, eremu horretan azterlanak eta ikerketak egiteko eta prebentzio-teknikari berriei prestakuntza tekniko ona emateko gai direnak. Hala ere, zoritxarrez, gutxi dira Ergonomian edo Laneko Psikosoziologian Euskadik dituen adituak, eta diziplina honetako prestakuntzarik espezializatuena gure erkidegotik kanpora hartu behar da.

Ergonomia arloan, hauek dira aplikatu beharreko arau nagusiak:

INSSTko gida teknikoak ere interesgarriak izan daitezke

Arrisku ergonomikoei loturiko faktoreak beste arretagune bat izan dira, eta adineko pertsonen egoitzako pertsonalaren arrisku ergonomikoekiko esposizioari buruzko ERGOZAINTZA proiektuaren bidez ekin zaio, Ergonomia Aplikatuko Zentroarekin (CENEA) lankidetzan.

“Euskal Herriko egoitza publikoen erabiltzaileak eskuz mugiaraztearen arriskua aztertzeko protokoloen diseinua eta aplikazio pilotua” dokumentua lantzeaz batera, lan-ildo bat hasi da, eta horretarako Erakundeak pertsona-talde espezifiko bat izendatu du.