Laneko medikuntza - Osasunaren zaintza kolektiboa
Osasunaren zaintza kolektiboa ezin daiteke prebentzio-diziplinen multzotik askatu: ez dago langilearen borondatearen mende, eta helburu du osasun-zaintzaren emaitzak irizpide epidemiologikoekin aztertzea eta prebentzio-zerbitzuko gainerako osagaiekin lankidetzan aritzea, laneko arriskuekiko esposizioaren eta osasunerako kalteen artean egon daitezkeen loturak ikertu eta aztertzeko xedez. Halaber, laneko baldintzak eta ingurumena hobetzeko neurriak sustatzen ditu, eta parte hartzen du ohitura kaltegarrietan esku hartzeko edota lantokietan langileen osasuna sustatzeko programetan.
Zaintza mota horrek arrisku-egoera posibleez ohartarazteko aukera ematen du, baita laneko arriskuen eta arrisku horien ondoriozko osasun-arazoen artean kausa-ondorio erlazioa ezartzekoa, egin behar diren prebentzio-jarduerak ezagutzekoa, jarduerok lehenestekoa (adibidez, maiztasunaren eta larritasunaren arabera) eta prebentzio-neurrien nahiz -planen eraginkortasuna ebaluatzekoa ere.