Psikosoziologia aplikatua - Gertakarien kudeaketa
Arrisku-faktore psikosozialak
Lanaren antolakuntzarekin eta ingurune sozialarekin, lanaren edukiarekin eta eginkizuna egitearekin zuzenean erlazionatutako lan-egoera batean agertzen diren baldintzak, lana egiteari eta langilearen osasunari (fisiko, psikiko nahiz sozialari) eragiteko ahalmenarekin agertzen direnak. (LSOINaren 443 Prebentzio Ohar Teknikoa). (Martín y Pérez, 1997).
Arrisku-faktoreen sailkapena
Arrisku-faktore psikosozialen sailkapen bat baino gehiago dabil, adibide modura Arrisku Psikosoziala Kudeatzeko Europako Taldeak (PRIMA) egindako sailkapen bat azaltzen dugu:
- Lanaren edukia: monotonia, zentzurik gabeko atazak, fragmentazioa, aldaketarik eza, zakarrak, aurkakotasuna sorrarazten dutenak.
- Lan-karga eta erritmoa: gehiegizko edo gutxiegizko lan-karga, denbora-presioa, epe hertsiak.
- Lanaldia: oso ordutegi luzeak edo aurrez jakin ezin direnak, txandakako lana, gaueko lana.
- Parte-hartzea eta kontrola: erabakiak hartzen parte-hartzerik ez, kontrolik ez (adibidez, lan-erritmoaren gainean, ordutegi, ingurune, eta abarren gainean).
- Antolakunde-kultura: komunikazio pobreak, laguntza gutxiegi problemen edo garapen pertsonalaren, helburuak zehaztu gabe.
- Harreman pertsonalak: bakartasuna, harreman gutxiegi, harreman txarrak, gatazkak, jokabide ezegokiak.
- Rola: rolaren anbiguotasuna, rol gatazka, pertsonen gaineko ardura.
- Garapen pertsonala: lanaren balioztatze sozial urria, laneko segurtasunik eza, sustapenik ez edo gehiegi.
- Etxea/Lana interakzioa: presentzia doblearen arazoak, eskakizunen gatazka.
Arrisku psikosozialak
Arrisku psikosozial nagusien artean hauek nabarmendu ditzakegu:
- Laneko estresa
- Burn Out sindromea edo higadura profesionala
- Indarkeria
- Langileriaren nekea