Gida: Nola kudeatu arrisku psikosozialak enpresan

Ruiz Palomar, Nerea
Elorza García, Edurne
Uranga Barronea, Fernando
Payo Neilson, Sandra
Aguayo Benito, Yolanda
Deskribapena
Osalanek, arrisku psikosozialen prebentzioa eta kudeaketa hobetze aldera, gida hau garatu du enpresaburuei, prebentzio-ordezkariei, prebentzio-zerbitzuetako teknikariei, langileei eta abarri zuzenduta, erakundeetan arrisku psikosozialak kudeatzeko moduari buruzko orientabide eta aholkularitza gisa balio dezan, lan-baldintzak hobetzeko eta, horrela, langileen osasuna eta ongizatea hobetzeko.
Arrisku psikosozialen ebaluazioaren azken helburua faktore psikosozialekin lotutako lan-baldintzak hobetzea da, aurkezten diren beharren edo ondorioen arabera egokitzat jotzen diren prebentzio-neurriak planifikatuz eta hartuz. Ez da langileen osasunaren ebaluazioa, ezta langileen ezaugarri indibidualena edo nortasunarena ere.
