Laneko medikuntza - Prestakuntza

Osalanek badaki oso garrantzitsua dela laneko arriskuen prebentzioaren eremuan trebatu eta informatzea; hori dela-eta, abenduaren 21eko 7/1993 Legeak –Osalan sortzekoak– eta uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuak –Osalanen egitura eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua ematen duenak– esleitzen dizkioten eskudantzien barruan beti, eremua hobetzen laguntzeko jarduerak egiten ditu.

Osalanen Laneko Osasun Unitateak langileen osasuna zaintzen duten osasun-langileen prestakuntza sustatzen du, eta prestakuntza horietan parte hartzen.

Prestakuntza-planak

Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileak

Lan Medikuntzaren Euskal Elkartearekin eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiarekin elkarlanean, prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileen prestakuntza etengabe hobetzeko plan bat abiatu du Osalanek. Prestakuntza hau gure ekitaldien agendan edo esteka honetan kontsulta daiteke:

Osakidetzako osasun-langileak 

Material grafikoa eta dibulgatiboa prestatu du, osasun-arloko profesionalentzat interesgarrienak diren eta beren ohiko lanean sor dakizkiekeen zalantzak argitzen lagunduko dieten laneko medikuntzaren alderdiak ezagutarazteko.





Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko Prestakuntzako langileak eta UPV/EHUko erizaintzako gradua dutenak

Osalan elkarlanean dabil Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalarekin, BAMEak (Laneko Medikuntza espezialitatean Barneko Mediku Egoiliarrak) eta BAEEak (Laneko Erizaintza espezialitatean Barneko Erizain Egoiliarrak) prestakuntza-aldiko errotazioan trebatu daitezen.

BAME-en kasuan, Osalanetik errotazioa egoitzako hirugarren eta/edo laugarren urtean gertatzen da, eta hiru hilabete irauten ditu. BAEE-en kasuan, berriz, Osalanetik errotazioa egoitzako bigarren urtean egiten da, eta hilabete irauten du.

Era berean, EHUrekin sinatutako akordio bati esker, Erizaintzako graduko laugarren mailako ikasleek 6-8 asteko praktikaldia egin dezakete Osalanen.