Laneko medikuntza - Epidemiologia eta informazio-sistemak

Laneko osasunaren eremuan, epidemiologiaren barruan sartzen dira langileen osasun-egoerarekin eta osasun-egoera baldintzatzen duten faktoreekin zerikusia duen informazioa bildu, aztertu, interpretatu eta zabaltzeko jarduerak.

A) Laneko minbiziaren zaintza epidemiologikorako programa

Bi kontzeptu hauek bereizi behar ditugu: laneko minbizia eta minbizi profesionala.

  • Laneko minbizia edo minbizi okupazionala: lantokian agente kantzerigenoen eraginpean egoteagatik sortzen diren tumore gaizto guztiak dira, harreman zientifiko kausal epidemiologiko eta fisiopatologikoa badago.
  • Minbizi profesionala: lanpostuan dauden agente zehatz batzuen eraginpean egotearekin lotzen da; hortaz, minbizia gaixotasun profesional bihurtzen da. 1299/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinean, gaixotasun profesionalen taulan jasotzen dira agente kantzerigenoak, agente kantzerigenoek eragindako gaixotasunei buruzko 6. taldean.

Osalanen, mesoteliomarekin, sudur-barrunbeetako eta sinu paranasaletako adenokartzinomarekin eta gibeleko angiosarkomarekin egiten dugu lan, zeinak honako agente kausal hauekin lotzen baitira, hurrenez hurren: amiantoa, zur-hautsa eta binil kloruro monomeroa.

Lanaren osteko zaintza

B) Gaixotasun transmitigarriak

Langileak, laneko esposizioen bidez, gaixotasun infekziosoak hartzeko arriskuan daude. Osalanen Epidemiologia Unitateak prebentzio-zerbitzuak informatzen eta trebatzen ditu, lan-eremuan ager daitezkeen kasuak kudea ditzaten.

Hazteria

Legionelosia

Q sukarra

Covid-19

Hegazti-gripea

C) Gaixotasun profesionalen susmoa jakinaraztea

Gaixotasun profesionalen susmoei buruzko informazio-sistemak helburu du jatorria lanean izan dezaketen patologia-kasuak komunikatzea, Gizarte Segurantzaren sisteman jasotzen den babeserako eskubidea duten gaixotasun profesionalen artean sar baitaitezke patologiok. Prozedura hori gaixotasun profesionalen taula onesten duen azaroaren 10eko 1299/2006 Errege Dekretuaren 5. artikuluari erantzuteko sortu zen.

Osasun Sistema Publikoko medikuek eta enpresetan laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuetako medikuek nahitaez eman behar dute patologia-kasu horien berri.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), gaixotasun profesionalen susmoak jakinarazteko sistema bat eratu da, eta, sistema horren arabera, Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Laneko Osasun Unitateak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Ikuskaritza Medikoek osatzen duten organoak izango ditu arlo horretako eskumenak.

EAEn, honako mediku hauek eman dezakete susmo-diagnostiko bat (beraz, sisteman sartuta daude):

  • Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko medikuak (Ikuskaritza Medikoaren bidez).
  • Prebentzio-zerbitzuetako medikuak (GDM gutxieneko datu multzoaren bidez)

Araudi erregulatzailea

A) Gutxieneko datu-multzoa (GDM)

Laneko osasunari buruzko informazio sanitarioko sistema bat da, eta lanarekin lotutako osasun-arriskuak zaintzeko euskarria ematen du.

Osasunaren eta laneko arriskuak prebenitzearen arloko araudiak zehazten ditu laneko osasunari buruzko informazio-sistema horren egitura eta oinarrizko edukia.

  • Araudi horrek osasun-administrazioari ematen dio informazio-sistema garatzeko eta bildu behar diren datuen gutxieneko edukia zehazteko eskumena.
  • Halaber, informazio-sistema hornitu eta mantendu behar duten erakundetzat jotzen ditu prebentzio-zerbitzuak.

Laneko segurtasun eta osasuneko datuen informazio-sistemarako sarbidea: gutxieneko datu-multzoa (GDM)

B) Txostenak eta estatistikak