Antolakuntza

Osalanen Kontseilu Nagusia

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legeak, ekainaren 27ko 10/1997 Legeak aldatuak, 6. artikuluan arautzen du Kontseilu Nagusia, gizarte-eragileek parte hartzeko organo gisa.

Osalaneko Kontseilu Nagusian parte hartzen dute Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak (lehendakaria), Osasun Sailak (lehendakariordea), eta Confebasken, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren eta sindikatuen ordezkariek.

Kontseilu Nagusia izango da gizarte-sailek Osalanen parte hartzeko organoa, eta hauek dira, besteak beste, haren egitekoak: OSALANek laneko segurtasun eta osasunaren alorrean dituen jarduerak eta ekintza-programak bultzatzea eta onartzea, eta haiek nola gauzatzen diren kontrolatzea.

Osoko bilkurak lau hilean behin egiten dira.

Osalanen Kontseilu Nagusia

    • Presidentea
      Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordea
      • Zuzendaritza Nagusia
        (hitzarekin, botorik ez)
      • Idazkaritza
      • Presidenteordea
        Osasun Sailburuordea
      • Sindikatuetako kideak (5)
        • ELA (2)
        • UGT
        • LAB
        • CC.OO.
      • Kide enplegu-emaileak (5)
        • Confebask (3)
        • Konfekoop
        • E. Jaurlaritza
      • Eskumendua (5)
        • Lana eta Enpleguko Saila (3)
        • Osasun Saila (2)

Osalanen Zerbitzu Zentralen egitura

Osalanen Zerbitzu Zentrala

    • Zuzendaritza nagusia
      • Komunikazioa
      • Berdintasuna
      • Administrazio, antolaketa eta gizarte baliabideetako zuzendariordetza
        • Administrazioa
        • Asesoría jurídica
        • Euskara
      • Plangintzako zuzendariordetza
        • Lan osasuneko unitatea (LOU)
        • Informatika
          • Epidemiologia eta informazio-sistemak
      • Zuzendariordetza teknikoa
        • Sektore-unitate teknikoa
        • Prestakuntza eta dokumentazioa

Osalanen Organo periferikoak

Bere egitura eta jarduera erregelamenduaren arabera, Osalanek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetan garatzen du bere jarduera.

Osalanen egoitzak honako hauek dira:

  • Bizkaiko Lurralde Zentroa (CTB) Barakaldon (Bizkaia)
  • Arabako Lurralde Zentroa (CTA), Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Gipuzkoako Lurralde Zentroa (CTG) Donostian (Gipuzkoa)