Bulegoak
Bulegoen sektoreak biztanleria aktiboaren ehuneko handi bat okupatzen du; beraz, jarduera honetan dauden lan-baldintzek langile askorengan eragiten dute eta haien osasunean eragina izan dezakete, egokiak ez badira.
Nahiz eta jarduera hori, beste batzuekin alderatuta, garbia eta segurua den, errealitatea da lan-ingurunean ere arriskuak daudela eta istripuak gertatzen direla eta/edo gaixotasunak eta/edo osasun-asaldurak garatzen edo agertzen direla. Egia da istripuak, oro har, ez direla larriak izaten jarduera horretan, baina, horregatik, beharrezkoa da istripuak ikertzea eta saihesten saiatzea. Bestalde, ager daitezkeen gaixotasunak eta/edo osasun-asaldurak oso mota eta jatorri desberdinetakoak dira, Higiene Industrialaren (kimikoak, fisikoak eta biologikoak), Ergonomiaren eta/edo Psikosoziologia aplikatuaren eremuetako arriskuekin lotuta. Gai horri dagokionez, azken urteetan sakondu egin da ergonomiari lotutako arriskuen eta arrisku psikosozialen azterketan, eta arrisku horiek sektore horretako lan-baldintzekin lotuta egon daitezke.
Horregatik guztiagatik, laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa egokia eta eraginkorra funtsezkoa da sektore horretako langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.
Bulegoetako langileek hainbat arrisku dituzte. Sektore honetako bereizgarrienetako bat bistaratzeko pantailak erabiltzearen ondoriozkoak dira. Hala, eremu horrek berariazko legeria du, apirilaren 14ko 488/1997 Errege Dekretua, bistaratze-pantailak dauzkaten ekipamenduekin egiten den lanari buruzko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzkoa. Errege Dekretu horrek Espainiako ordenamendu juridikora ekarri zuen Europako 90/270/EEE Zuzentaraua, 1990eko maiatzaren 29koa.
Jarduera garatzen den ingurunea bera arriskutsua izan daiteke berez, erosotasun termiko eta akustikoari arreta berezia eskainiz. Era berean, maila berean erortzea eta objektuen aurkako kolpeak, telefono kableekin, ordenagailuekin, tiradera irekiekin estropezu egiteak eragindakoak. Gainera, jarrera behartuak edo estatikoak eta atsedenik eza muskulu eskeletoko nahasmenduen sorburu izan daitezke, eta, beraz, ergonomia prebentzio-tresna garrantzitsua da sektore horretan. Gainera, ez da ahaztu behar behin-behinekotasuna, adin-aniztasuna, ordutegi luzeak, telelana, bezeroekiko tratua eta abar arrisku psikosozialen sorburu izan daitezkeela.
Osalanen argitalpenak
Beste argitalpen batzuk
"INSST"ek argitaratutako gidak
LSOINek argitaratutako prebentzio ohar teknikoak
- POT 926: Faktores psikosozialak: ebaluazio-metodologia. 2012 (gaztelaniaz)
- POT 795: Zarataren ebaluazioa ergonomian: RC MARK II irizpidea. 2008 (gaztelaniaz)
- POT 503: Konfort akustikoa: bulegoetako zarata. 1998 (gaztelaniaz)
- POT 387: Lan-baldintzak ebaluatzea: lanpostuaren analisi ergonomikoa egiteko metodoa. 1995 (gaztelaniaz)
- POT 318: Estresa: sortze-prozesua lan-eremuan. 1993 (gaztelaniaz)
- POT 242: Ergonomia: bulegoetako lan-eremuen analisi ergonomikoa. 1989 (gaztelaniaz)
- POT 179: Lanaren karga mentala: definizioa eta ebaluazioa. 1986 (gaztelaniaz)
- Azaroaren 8ko 31/1995 Legea Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa
- 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio zerbitzuen erregelamendua onartzen duena
- 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko segurtasun eta osasunerako seinaleei buruzkoa
- 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Lantokietako segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena
- 488/1997 Errege Dekretua, apirialeren 14koa, Bistaratze-pantailak dauzkaten ekipamenduekin egiten den lanari buruzko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzkoa