Itsaoa eta arrantza - Arriskuak

Sektoreko langileak askotariko arrisku ugariren eraginpean daude: etengabe mugitzen egiten diren lanak, makineria arriskutsua erabiltzea eragiten duten lanak, zaratarekiko eta bibrazioekiko esposizio etengabea, karga fisiko handia, eguraldi txarra eta abar. Halaber, faktore psikosozialak daude; hala nola, etengabe intimitaterik gabe egotea, denboraldi luzeetan toki txikietan beste batzuekin batera bizitzea eta atseden-egun egokirik ez edukitzea.