Itsasoa eta arrantza - Lan ekipamendua

Arrantza-ontzietako lan-ekipoek (batez ere, arrantza-lanetan erabiltzen den makineriak) arrisku handia dakarkie arrantzaleei. Etengabe mugitzen den eta, gainera, heze egon ohi den plataforma batean maneiatzen dituzte ekipook; hortaz, istripua edukitzeko arriskuak gora egiten du, nabarmen.

Horrenbestez, garrantzitsua da arrantza-ontzietan erabiltzen diren makinek, gailuek, tresnek edo instalazioek segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak betetzea, uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretuan jasotzen direnak. Gainera, ontziak 15 metroko edo hortik gorako luzera badauka perpendikularren artean, ekipoak aplikagarriak zaizkion xedapenak ere bete beharko ditu, uztailaren 18ko 1216/1997 Errege Dekretuan jasotzen direnak (1216/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, arrantza-ontzietako laneko segurtasun eta osasunari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena).