Laneko medikuntza
Medikuntzako espezialitate honek lanaren ondoriozko patologiak aztertzen ditu, bai arrisku-faktore zehatzen eraginpean egoteagatiko patologia zuzenak, bai lanaren antolaketaren eta lanaren eta pertsonaren interakzioan sortzen diren bestelako arrisku-faktoreen ondoriozkoak. Langileen osasuna babestea du helburu, ikuspegi orokor batetik abiatuta, eta ondorioak saihestu edo arintzeko hartu behar diren prebentzio-neurriak sustatzen ditu.