Osalanek badaki oso garrantzitsua dela laneko arriskuen prebentzioaren eremuan trebatu eta informatzea; hori dela-eta, abenduaren 21eko 7/1993 Legeak –Osalan sortzekoak– eta uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuak –Osalanen egitura eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua ematen duenak– esleitzen dizkioten eskudantzien barruan beti, eremua hobetzen laguntzeko jarduerak egiten ditu.
Osalanen Laneko Osasun Unitateak langileen osasuna zaintzen duten osasun-langileen prestakuntza sustatzen du, eta prestakuntza horietan parte hartzen.
Prestakuntza-planak
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileak
Lan Medikuntzaren Euskal Elkartearekin eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiarekin elkarlanean, prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileen prestakuntza etengabe hobetzeko plan bat abiatu du Osalanek. Prestakuntza hau gure ekitaldien agendan edo esteka honetan kontsulta daiteke:
Osasun-langileak
Material grafikoa eta dibulgatiboa prestatu du, osasun-arloko profesionalentzat interesgarrienak diren eta beren ohiko lanean sor dakizkiekeen zalantzak argitzen lagunduko dieten laneko medikuntzaren alderdiak ezagutarazteko.
Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko Prestakuntzako langileak eta UPV/EHUko erizaintzako gradua dutenak
Osalan elkarlanean dabil Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalarekin, BAMEak (Laneko Medikuntza espezialitatean Barneko Mediku Egoiliarrak) eta BAEEak (Laneko Erizaintza espezialitatean Barneko Erizain Egoiliarrak) prestakuntza-aldiko errotazioan trebatu daitezen.
BAME-en kasuan, Osalanetik errotazioa egoitzako hirugarren eta/edo laugarren urtean gertatzen da, eta hiru hilabete irauten ditu. BAEE-en kasuan, berriz, Osalanetik errotazioa egoitzako bigarren urtean egiten da, eta hilabete irauten du.
Era berean, EHUrekin sinatutako akordio bati esker, Erizaintzako graduko laugarren mailako ikasleek 6-8 asteko praktikaldia egin dezakete Osalanen.
Osalanek egindako prestakuntza-jarduerak
2024 |
Esku-eskumuturreko patologia eguneratzeko prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako tailerra |
2024 |
"Adina eta LAP" Langileen zahartzeari buruzko tailerraren laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoa |
2024 |
Prebentzio zerbitzuetako osasun-lnagileentzako jardunaldia: "Gaueko txandarekiko esposizioa duten emakumezko langileen bularreko minbizia zaintzeko jardunbide egokia' gidaren aurkezpena" |
2024 |
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzako prestakuntza-tailerra. "Adimen artifizialdun tresnak, laneko osasunari aplikatuak" |
2023 |
Prebentzio zerbitzuetako teknikarientzako tailerra: "Patologia kardiobaskularra eta lana" |
2023 |
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzako prestakuntza-tailerra. "Telelana: kontzeptua, arriskuak eta kudeaketa prebentzio-zerbitzuetatik" |
2022 |
Eguneratze tailerra: sorbalda eta ukondoko patologia |
2022 |
Prebentzio zerbitzuetako langile teknikoentzako hirugarren tailerra: agente kimikoekiko esposizioa ebaluatzea |
2021 |
Eraikuntzako jardunaldi teknikoa |
2021 |
PVST protokoloak: sudur-zuloetako eta paranasaletako adenokartzinoma-protokoloak, egur- eta zarata-hautsaren eraginpean egoteagatik |
2021 |
Berariazko Zaintza Protokolo berria aurkezteko jardunaldia: Silikosia |
2021 |
LAPerako osasunaren zaintzari buruzko oinarrizko gida eta gida orokorra aurkezteko jardunaldia |
2021 |
Eguneratze tailerra: Covid-19 txertoak eta prebentzio zerbitzuetan izan daitezkeen aplikazioak |
2021 |
Giza harremanak laneko medikuntzan duen garrantziari buruzko tailerra |
2020 |
Osalanen X. Uda Ikastaroa: "Laneko arriskuen prebentzioa eta Covid 19" |
2020 |
Jardunaldia: "Lan Medikuntzan giza harremanaren garrantzia" |
2019 |
Genero-ikuspegiari buruzko tailerra laneko arriskuen prebentzioan eta ergonomian |
2019 |
Datuen gutxieneko multzoari buruzko zalantzak argitzeko tailerra |
2019 |
Osasun-jardueraren kalitateari buruzko tailerra |
2019 |
Loaren eta lanaren alterazioei buruzko tailerra |
2019 |
Harrizko mekanizazioko eragiketetan silize kristalinarekiko esposizioari buruzko jardunaldi teknikoa |
2019 |
Lanera itzultzeko tailerra, denbora luzez kanpoan egon ondoren |
2018 |
Osalanen IX. Udako Ikastaroa "Zahartzea eta laneko arriskuen prebentzioa" |
2018 |
Osalanen Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Kongresua |
2018 |
Lan-ingurunean txertatzeari buruzko tailerra |
2018 |
Tailerrak: Osasun-kalteen jakinarazpena: lanbide-gaixotasunaren susmoa eta lanarekin lotutako gaixotasunak |
2018 |
Tailerra: Lan dermatologia |
2017 |
Jardunaldia: Lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzea |
2017 |
Tailerra: adina eta lana |
2017 |
Laneko Medikuntzari buruzko Akitaniako VII. Jardunaldiak |
2017 |
Tailerra: gidatze profesionala eta lan |
2017 |
Laneko osasunari buruzko informazio-sistema aurkezteko tailerrak: datuen gutxieneko multzoa |
2016 |
Itsas eta Arrantza Sektoreko LAPari buruzko II. Jardunaldia |
2016 |
Lan-jatorriko minbiziari buruzko jardunaldia |
2016 |
Tailerra: Erakundeetan pertsonen adinaren eta gaitasunen prebentziozko kudeaketa |
2016 |
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzako prestakuntza-tailerrak, datuen gutxieneko multzoari buruz |
2016 |
Lan-osasuneko informazio-sistema aurkezpena: "Datuen gutxieneko multzoa" |
2016 |
Jardunaldia: "LAParen erronkak: teknologia, prozesu eta produktu berrietatik eratorritako arrisku-faktore berriak" |
2016 |
Jardunaldia: Lantokietan osasuna prebenitu, babestu eta sustatzea. Laneko wellness-erantz |
2016 |
Emakume langilearen bularreko minbiziari buruzko jardunaldia |
2016 |
Tailerra: Haurdunaldia eta lana |
2016 |
Tailerra: Lan eremuan lumbalgia zaintzea |
2016 |
Osalanek 2014-2015ean diruz lagundutako laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuak aurkezteko jardunaldia |
2016 |
LAPari buruzko jardunaldia ostalaritzako eta merkataritzako langile autonomoentzat. Gidak aurkeztea eta UPTArekin hitzarmena sinatzea |
2015 |
Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko VI. Jardunaldiak |
2015 |
Genero-ikuspegiarekin LAPari buruzko jardunaldia |
2015 |
Arrantza-sektoreko lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa |
2015 |
Jardunaldia: "Tratamendu antikoagulatzailean dauden langileak. Laneko medikuntzaren ikuspegia" |
2015 |
Jardunaldia: "Laneko arriskuen prebentzioa basogintzan" |
2015 |
"Prebentzio-zerbitzuek zaintza kolektiboa ezartzeko gida" aurkezteko jardunaldia |
2015 |
Jardunaldi teknikoa: "Laneko arriskuen prebentzioa espazio konfinatuetako lanetan" |
2015 |
Borondatezko prestakuntza-jardunaldia Prebentzio Zerbitzuetako osasun-langileentzat: "gerrialdeko min kronikoa eta lana" |
2015 |
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzako hirugarren tailer teoriko-praktikoa: "LAParen kudeaketa osasunaren zaintzan" |
2015 |
Laneko minbiziari buruzko tailerra, Osalanek emana BilbaoPraxis 2015 Minbizia topaketan |
2015 |
Osasuna Zaintzeko Protokolo Espezifikoaren aurkezpen-jardunaldia: "sudur-hobien eta sinu paranasalen adenokartzinoma, egur-hautsaren esposiziopeko langileengan" |
2014 |
Jardunaldia teknikoa: 'Adinekoak lanean: arazoak eta ekimenak' |
2014 |
Arrisku psikosozialen prebentzio integral eta integratuaren alde' Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko V. Jardunaldi |
2014 |
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzako tailerra: "Osasuna zaintzeko plangintza" |
2014 |
Laneko osasunaren inguruneari aplikatutako genero-analisiari buruzko jardunaldia |
2014 |
Enpresetan adikzioak prebenitzeko gida aurkezteko jardunaldia |
2014 |
Jardunaldia: "Prebentzio Zerbitzuen kudeaketa sanitarioaren etorkizuna '843/2011 EDko hiru urte: hausnarketak" |
2014 |
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzako tailer teoriko-praktikoa: zefalea kronikoa |
2014 |
Laneko Medikuntza eta Segurtasunaren Espainiako Elkartearen XV. Biltzarra |
2014 |
Lehen tailer teoriko-praktikoa: Legezko alderdiak osasunaren zaintzan eta Moodle plataformaren aurkezpena (gaztelaniaz) |
2014 |
Zaragozako ORP 2014 - XII. LAP Nazioarteko Biltzarra |
2014 |
Laneko Erizaintza eguneratzeko VII. Jardunaldia: Prebentzio-zerbitzuen osasun-jardueraren kontrola |
2014 |
Jardunaldi teknikoa: Gaixotasun profesionaletan erantzukizun juridikoa |
2014 |
Jardunaldia: Osalanek diruz lagundutako lan-arriskuen prebentzioko ikerketa-proiektuak 2013an |
2014 |
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzako prestakuntza-planari buruzko jardunaldia: laneko historia klinikoaren eredu berria |
2013 |
UGT-Euskadiko Lan Osasuneko Jardunaldia: prebentzio-antolaketa enpresetan |
2013 |
Osalanek antolatutako laneko psikosoziologiari buruzko IV. Jardunaldiak: Laneko estresa eta bere prebentzioa |
2013 |
Jardunaldi teknikoa: Osasuna landuz, enpresa osasuntsua taxatu |
2013 |
SEAk (Arabako Enpresaburuen Sindikatuak) amiantoaren gairi buruzko antolatutako jardunaldia: "Nola heldu amiantoaren eraginpean egotearen arriskuari eta lanbide-gaixotasunak saihesteari?" |
2013 |
Jardunaldi Teknikoa: arloz arloko kanpainak EAEn. Elkarrekin lanean arriskurik gabe lan egiteko |
2013 |
SVNPAR-ENAPEren Udaberriko X. Tailerra "gaixotasun profesionala maneiatzeko problematikak eguneratzea" |
2013 |
Medikuntzaren deontologiari buruzko 5.erronda. "Laneko indarkeriaren prebentzioa. Barruko mediku egoiliarrengan duen eragina" |
2013 |
Laneko Erizaintza eguneratzeko VI. Jardunaldia |
2012 |
Osasunaren Berariazko Zaintzarako Protokoloaren aurkezpena: irin-hautsaren esposiziopeko lanetan izaten den asma |
2012 |
Osalanek amiantoaren ondoriozko kalteengatiko konpentsazio-funtsei buruz eskainitako lan-gosaria |
2012 |
EAEko amiantoari buruzko Osalanen txostena aurkezteko jardunaldia |
2012 |
Andaluziako Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko Irakaskuntza Unitatearen VII. Bilera Zientifikoa eta Tutoreen VI. Topaketa |
2012 |
Jardunaldia: Lanean amatasuna babestea |
2011 |
Jardunaldia: Zarataren eta silize-hautsaren eraginpean dauden langileen osasun-zaintzako protokoloa berrikustea |
2011 |
Osalanen arrisku psikosozialei eta lanaren antolaketari buruzko II. Jardunaldiak |
2011 |
XIX World Congress on Safety and Health at Work biltzarra. Osalaneko zuzendari nagusiaren hitzaldia. 2011ko Turkia |
2011 |
Jardunaldi teknikoa: Silizea eta kuartzoaren aglomeratuak |
2011 |
Jardunaldia: Lanari egotz dakiokeen gaixotasun zama eta dagokion osasun kostua Euskadin |
2010 |
Jardunaldi teknikoa: Lana, Ergonomia eta Osanuna |
2010 |
Eraikuntzaren sektoreko Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko I. Kongresua |
|
|