Agintaritzaei laguntza ematea

Laguntza honek Osalanen funtzio bitan du oinarria (Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 4. artikulua):

  • 1. Laneko istripuak eta gaixotasunak izateko arrazoiak eta faktoreak aztertu eta ikertuko ditu, aurre hartzeko azterketak eginez eta zuzentzeko neurriak proposatuz. Lan-agintariei egindakoaren berri emango zaie. Industri segurtasunari buruzko irizpenak emango ditu, aginpidedun agintariek eskatuz gero.
  • 2. Laguntza eta aholku teknikoa emango die enpresei, langileei, langile-elkarteei eta herri-agintariei.

Osalani bera Sortzeko Legeak ematen dizkion eginkizunak betetzeko, Erakundeak lankidetza estua bultzatzen eta mantentzen du Eusko Jaurlaritzako organoekin eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan ardurak dituzten beste administrazio eta erakundeekin, bakoitzaren eskumenak garatzen elkarlana eta lankidetza jorratuaz, azken helburu gisa lan-ingurune seguru eta osasungarria lortzeko.

Osalan, ildo horretan, aholku-organoa da eta laguntza teknikoa ematen die agintariei eta administrazioei arlo askotako kontuetan.

Lan Agintaritzaren kasuan, lanidetzak hainbat gai hartzen ditu, batez ere amiantoa daukaten materialak kentzeko aurkeztutako lan-planen kotrola eta prebentzio-zerbitzuen egiaztapen-baldintzak.

Segurtasun industrialaren kasuan, Osalanek elkarlanean dihardu Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin fabrikatzaileek, inportatzaileek eta merkaturatzaileek Makinen Segurtasun Zuzentaraua betetzen dutela kontrolatzen, organo biek izenpetuta duten protokoloa beteaz.

Osalanek agintaritzei ematen dien laguntzaren beste adibide bat herri-lanetan eta azpiegitura handien obretan laneko arriskuen prebentzioa txertatzeari egiten zaion jarraipen-lan bateratua da; lurralde-batzordeen bidez egiten da, eta batzordeotan Lan Ikuskaritzak, foru aldundiek, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, inplikatuta dauden enpresa publikoek eta horretarako sortutako lantaldeek hartzen dute parte.

Agintaritza Judizialari laneko segurtasun eta osasun arloan ematen zaion laguntzari dagokionez, Ministerio Fiskalaren jarduera espezializatuko unitaterako irizpideei buruzko 4/2011 zirkularrak, III.3.3.7 puntuan ezartzen du:

"Intervención en el juicio oral de los Inspectores del Trabajo y los Técnicos de los organismos autónomos.

Para la elaboración de sus respectivos informes, tanto los Inspectores de Trabajo, como los Técnicos de los diversos órganos dependientes de las Comunidades Autónomas, acuden al lugar del suceso, y realizan minuciosas inspecciones oculares, entrevistan a responsables de las empresas, a compañeros del trabajador o trabajadores involucrados en el accidente, e incluso a los propios afectados cuando es posible, lo que implica que además de los conocimientos científicos que poseen por su cualificación técnica, y de los que se van a servir para elaborar su dictamen pericial, que deberá quedar incorporado al procedimiento, han adquirido conocimiento de hechos percibidos por ellos directamente, que les confieren la cualidad de testigos. Ello supone que durante la celebración del juicio oral resulte de interés interrogarles sobre dichos datos percibidos por ellos de forma directa y que, en rigor, escapan a su condición de peritos. Para evitar la posible denegación por parte del órgano enjuiciador de dicha posibilidad, se considera que el cauce adecuado será el de acudir a la novedosa figura que se regula en el art. 370.4 de la Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil, esto es, el testigo-perito. En las calificaciones y escritos de acusación, resultará por regla general necesario proponer la citación al juicio oral de los Inspectores de Trabajo y los Técnicos de los correspondientes Organismos Autónomos en su doble condición de testigos y peritos, concretando esta condición, el objeto de la pericia. Es asimismo sumamente conveniente, al proponer la citación de los Inspectores de Trabajo, que se identifique el acta de infracción de la que deriva su actuación, lo cual facilitará la labor de los mismos en el acto del juicio oral, al tener cabal conocimiento del concreto hecho que requiere su declaración y/o pericia.”

Osalan, bere Laneko Osasunerako Unitatearen bitartez, txostenak jaulkitzeko eta manuzko erabakiak hartzeko eskumena duen organoa da, Osasun Agintaritza den neurrian, prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduerez eta baimenez, osasun-zerbitzuekin, osasun-pertsonalarekin, osasun-jardueren subkontratazioarekin eta kanpoko prebentzio-zerbitzuen arteko lankidetza-akordiekin zerikusia duen guztian, eta bai Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako osasun-instalazioei bai bertan bizi diren edo lan egiten duten pertsonei eragiten dien prebentzio-sistemaren laneko medikuntzaren prebentzioaren arloko kanpo-ikuskaritza egiten duten pertsona edo erakundeen osasun jarduerez eta baimenaz. Horregatik, etengabeko harremana mantentzen du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin eta beste osasun-agintaritza batzuekin, araudiaren garapenerako, gutxieneko datu-multzorako, gaixotasun profesionaltzat har daitezkeen eritasunak komunikatzeko, gaixotasun profesionalen erregistrorako eta abar. Laneko osasunaren informazio-sistema sanitarioa osasun publikoa zaintzeko informazio-iturri bata da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren zaintza epidemiologikoaren egungo sistemaren osagaien artean dago.