Newsletter
'Prebentzioaren kultura' deiturikoa jendarteratzeko, hainbat eremutan egin behar dugu lan, eta hor garrantzi berezia hartzen du komunikazioaren arloak. Hala, webaz eta sare sozialez gainera, newsletter hau daukagu, gure mezuak azkar eta erraz helaraz daitezen eta pertsona bakoitza laneko segurtasun eta osasunaren kultura transmititzeko katean katebegi bihur dadin.
Zerbitzu hau prebentzio-teknikariei, enpresei, gizarte-eragileei, prebentzio-zerbitzuei, mutualitateei, lanbide-elkarteei, komunikabideei, unibertsitateei, laneko medikuntzako eta erizaintzako profesionalei eta, oro har, Osalanen egunerokotasunean eta laneko segurtasun eta osasunean interesa duten guztiei zuzenduta dago.
Tresna honen bidez, erakunde honek gardentasunarekin eta komunikazioarekin duen konpromisoari erantzun nahi dio, eta laneko segurtasuna eta osasuna gure bizitzan berezkoa izan dadin lortu.