Diru-laguntzak

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretua-ren arabera, 2023rako Osalanen diru-laguntzen plan estrategikoan (pdf, 399 KB) sartuta dauden diru-laguntza lerro guztiak kudeatzen ditu Osalanek.

0. Dirulaguntzen bilatzailerako sarbidea

1. Prebentzio-ordezkarien prestakuntza

Helburua: prebentzioko ordezkariei laneko arriskuak prebenitzeko eta laneko osasuna sustatzeko ezagutza eta gaitasuna helaraztea.

Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baimena

125/2018 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak. (EHAA 149. zk., 2018ko abuztuaren 3a)

Prebentzio-arloko ordezkariei oinarrizko prestakuntza emateko entitate egiaztatuak (pdf, 111 KB) (leiho berri batean irekitzen da) (2024/01/12 eguneratua)

 

2023 urtea

Deialdia: araua eta teknikoa

Eskaerak: arau arlokoa
Eskaerak: tekniko arlokoa

Ebazpena: 2021ean prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako emandako diru-laguntzak
Ebazpena: 2020an prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako emandako diru-laguntzak
Ebazpena: 2019an prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako emandako diru-laguntzak
Ebazpena: 2018an prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako emandako diru-laguntzak
Ebazpena: 2017an prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako emandako diru-laguntzak
Ebazpena: 2016an prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako emandako diru-laguntzak

  

2. Langile autonomoei laneko arriskuen prebentzioan prestakuntza

Helburua: Prebentzio-kultura zabaltzea langile autonomoen artean.

2023ko langile autonomoei laneko arriskuen prebentzioan prestakuntza emateko diru-laguntzak

3. SAF€RA esparruan garatzen diren ikerketa-proiektuak

Helburua: laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa sustatzea eta emaitzen zabalkundea egitea. Osalanek diruz lagundutako azken ikerketa-proiektuak ikusi.

4. Laneko arriskuen prebentzioko Masterra EHUn

Helburua: laneko arriskuen prebentziko bihar-etziko profesionalen prestakuntza praktikoa.

5. Osalanen kontseiluan eta batzordeetan duten parte-hartzeagatik ordezkaritza handienekotzat jotzen diren EAEn legez eratutako enpresa-elkarteak

Helburua: Osalanen Kontseilu Nagusiaren bitartez laneko arriskuen prebentzioaren politika globalean parte hartzen gizarte-eragileei erraztea.

6. Osalanen kontseiluan eta batzordeetan duten parte-hartzeagatik ordezkaritza handienekotzat jotzen diren antolakunde sindikalak hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren proportzioan

Helburua: Osalanen Kontseilu Nagusiaren bitartez laneko arriskuen prebentzioaren politika globalean parte hartzen gizarte-eragileei erraztea.

7. Osalanen kontseiluan eta batzordeetan parte hartzen duten Euskadiko kooperatibak

Helburua: Osalanen Kontseilu Nagusiaren bitartez laneko arriskuen prebentzioaren politika globalean parte hartzen gizarte-eragileei erraztea.

8. Osalanen Kontseilu Nagusiak proposatutako prebentzio-ekintzak

Helburua: Osalanen Kontseilu Nagusiak lehentasunezkotzat edo interes berezikotzat jotzen dituen ekintzen bidez laneko arriskuen prebentzioa sustatzea.

9. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentzia

Helburua: Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentziaren behin betiko egoitza ezarri arte Euskadin presentzia bermatzea.

10. Itsaspreben-Nekapreben laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako AZTI fundazioa

Helburua: lehen sektoreko laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzea bereziki sentikorra den sektore baterako beren-beregi zuzendutako proiektuen bidez.

11. Hezkuntzan laneko arriskuen prebentzioko prestakuntza emateko siderurgia osoko langileen fundazioa (ADI proiektua)

Helburua: laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzea eta Lanbide Heziketako ikasleak sentsibilizatzea, lan-merkatuan sartu aurretik, prebentzioaren garrantziaz.

Osalan-ek diruz lagundutako ikerketa-proiektuak: