L.I. eta G.P. ikertzea

OSALANek Osalan sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legean eta bere onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan ezarrita dituen eginkizunen artean, lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak eragiten dituzten kausak eta faktoreak aztertzen eta ikertzen ditu, prebentziozko azterlanak egiten ditu eta behar diren prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaileak eskaintzen ditu. Jarduera horiek txostenetan jasotzen dira eta Lan Agintaritzari bidaltzen zaizkio.

Istripu eta gaixotasun profesionalen ikerketa-txostenen helburua istripua edo gaixotasuna eragin zuten kausak zehaztea da, eta, kasua bada, kausa horiek baztertzeko eta antzeko istripu edo gaixotasunak gertatzea saihesteko prebentziozko neurriak gomendatzea. Horren ondorioz, ikerketaren helburu bakarra prebentzioa da eta ez legezko edo beste nolanahiko erantzukizunak zehaztea. Txosten horiek lan-istripua edo gaixotasun profesionala gertatu den lurraldeko Lan Ordezkaritzara, istripua izan duen pertsonak lan egiten duen enpresara eta, honelakorik edukiz gero, enpresako prebentzio-delegatuagana helarazten dira. Noizbehinka lan-istripuen txostenak justizia administrazioari ematen zaizkio, aurretiaz errekerimendua egiten badu.