Kontsulta-arreta
OSALANek ematen dituen zerbitzuak Osalan sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legean eta bere Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan, jasota daude; besteak beste, enpresei, prebentzioko profesionalei, delegatuei, langileei eta, oro har, jendeari aholkua ematea.
Aholkularitza horren barruan kontsulta teknikoak egiteko aukera dago, eta, ahal den neurrian, Herritarrekiko harremanen postontzia, izeneko aplikazioaren bitartez izapidetu beharko dira, zerbitzurik onena ematearren horrexetarako gaitu baita.
Kontsulta hobeto ulertze aldera, ezinbestekoa da ondo deskribatzea egoerak eta erantzunaren hartzailea (enpresa, prebentzio-zerbitzua, prebentzio-delegatua, herritarra).
Erakundeko teknikariek aztertu ondoren, eta epe laburrean, bide beretik jasoko duzu erantzuna.
Oharra
Espres gogoratzen dizugu Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundera heltzen diren kontsulten erantzunak erakunde honek horretaz duen irizpidearekin bat datozela eta informazioa ematearren bakarrik jaulkitzen direla; izan ere, lan arloan interpretazio lotesleak egiteko eskumena lan-arloko organo jurisdikzionalena da eta.