Analisi higienikoen laborategia
Analisi higienikoen laborategia laneko higienearen eremuko eragile kimikoen analisian espezializatuta dago.
Gure helburua laneko higienearen profesionalei ingurumen-laginen eta/edo lagin biologikoen analisi zerbitzua eskaintzea da, hortik abiatuta esposizioen datuak lortu ahal ditzaten eta horrela langileak babesteko laguntza izan dezaten, eragile kimikoekiko gehiegizko esposizio arriskutsuen aurka.
Horretarako tresna modernoak ditugu (isurkarien kromatografoak, gasen kromatografoak, atomo-xurgapenezko espektrofotometroak…), eragile kimiko askoren analisiak kalitatezko irizpideekin egin ahal izateko: partikulak (zati inhalagarria eta arnasgarria), lurrun organikoak, metalak, kromo(VI)-a, formaldehidoa, isozianatoak eta abar.
Laborategiko liburuxka informatzailea deskargatu (png, 203 KB)
Laborategien arteko konparazio-programetan parte hartzen dugunez PICC (PbS, MetU, VO, MET, FA, Gr), IHPAT (Metals, Asbestos/Fibers, Organic Solvents), gure emaitzen fidagarritasuna ziurtaturik dago.
Osalanen ikerketa proiektuetan parte hartzeaz gain, kanpokoei analisi zerbitzuak eskaintzen dizkiegu, prebentzio zerbitzu propioek eta besteenek edo laneko arriskuen prebentzioko ikuskatze-enpresek lankidetza hitzarmena (pdf, 103 KB) izenpetuta.
Laborategiaren analisigintza Osalanek argitaratutako lanen prezio publikoak eta Higiene Laborategiko analisi-determinazioen prezio publikoak finkatzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzaren sailburuaren 2007ko ekainaren 11ko Aginduak, arautzen du, 2007ko uztailaren 31ko 146 zk. EHAAn argitaratu zenak, hain zuzen.
Harremanetarako
Osalan Zerbitzu Orokorrak
Analisi Higienikoen Laborategia
Dinamita bidea z/g (Basatxu mendia)
48903 Gurutzeta, Barakaldo (Bizkaia)
Tlf.: 944 032 149
osalanrlhba@euskadi.eus