Amiantoa kentzeko planei buruzko txostenak
Amiantoa erabili eta merkaturatzea 2002az gero debekatuta badago ere, eta Europar Batasunaren eremuan 2005az gero, amiantoak, bere garaian zabal erabili zenak, eraikinetan, instalazio industrialetan, makinerian eta abar sartuta egoten jarraitzen du, eta gaur egun beharrezkoa da apurka-apurka kentzea.
Esku-hartze hauek gaur egun miantoaren esposizio-arriskua duten lanei aplikatu beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan, arautzen dira, hori izaki lanean amiantoarekiko esposiziopean egotetik eratortzen diren arriskuen aurka langileak babesteko eta arrisku horien prebentziorako arau-esparrua.
Errege Dekretuaren aplikazioaren esparruan sartuta dauden enpresak behartuta daude dokumentazio honen artxiboak eguneratuta mantentzera:
- Amianto-arriskua duten enpresen erregistroan (RERA) aurkeztutako inskripzio-fitxa.
- Lan-plan onartuak.
- Amiantoarekin egiten diren lanetan esposizioa ebaluatzeko datuen erregistrorako fitxak, IV. eranskinean xedatutakoaren arabera.
- Langileen berariazko osasun-zaintzari buruzko datuen erregistrorako fitxak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera.
Lan-plana lanak egingo diren lantokiari dagokion lan-agintaritzank aurkeztuko da, onar dezan. Ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea berrogeita bost egunekoa izango da, eskabideak lan-agintaritzaren erregistroan sarrera izan duen egunetik zenbatuta. Espedientearen izapideetan Lanaren eta Gizarte Segurantzaaren Agintaritzaren eta Osalanen txostena eskatu beharko da.