Aholkularitza teknikoa
Osalanek aholku eta laguntza teknikoko zerbitzua ematen die enpresei, langileei, horien ordezkariei eta laneko segurtasun eta osasunaren profesional multzoari, bai eta antolakunde publikoei eta horietan lan egiten dutenei ere. Lanbide-elkargoek, elkarteek eta zenbait taldek ere (jabe-komunitateek, esate baterako) jaso ditzakete zerbitzu hau.
Administraziorako aholkularitzaren arloan, Osalanek aditu-lanerako eta aholkularitza eta laguntza teknikorako behar diren neurriak bermatuko dizkie beste administrazio batzuei, hala nola GSINari, justizia administrazioari edo Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari. Batzuk besteekin elkarlanean aritzea eta jarduera publikoetan koherentzia mantentzea, politika horien jasotzaile diren herritarren onetan, Osalanen beste lehentasunetako bat da.