Hileko aholku-kanpaina: "Konponbidea prebentzioa da"

Lantokietan segurtasuna eta osasuna aktiboki eta partaidetzaz kudeatzeari buruzko sentsibilizazio-mezuak hilero zabaltzeko kanpaina.

Hileko agerraldien izaera informatiboa dela eta, Osalanek 'Pilula informatiboa' du abiapuntu. Pilula hori komunikabideen eta hezkuntzaren esparruan erabili ohi da, labur eta zuzenean aurkeztutako informazio-kopuru txiki bati erreferentzia egiteko.

Prebentzioko pilula guztiek zeharkako ikurhitza bat izango dute, hilero. Zeharkako ikurhitza hau da: "Konponbidea prebentzioa da".