Osalanen hileko aholkua: altuerako lanak, seguruagoak

Ekaineko aholkua: altuerako lanak, seguragoak
Altuerako obrak edo eraberritze-lanak egiten direnean, ezinbestekoa da prebentzio-neurri egokiak hartzea, parte hartzen ari diren enpresa guztiak elkarrekin koordina daitezen eta trabarik egin gabe lan egin dezaten.
Segurtasun-barandak edo -sareak ezarri behar dira lan-ingurune segurua izateko, alde guztiak arriskuez kontzientziatu behar dira, eta norbera babesteko ekipamenduak ezinbestean erabili behar dira, hala nola arnesak eta kaskoak.
Istripu prebenitzeko fitxak:
- Aldamioetatik eroriak
- Estalkietatik eroriak
- Eskailera mugikorretatik eroriak
- Eskailera finkoak
- Altuerako erorikoa kamiotik