Osalanen hileko aholkua: nork zaintzen gaitu?
Urriko aholkua: Nork zaintzen gaitu?
Langileek laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan babes eraginkorra izateko eskubidea dute, eta horrek esan nahi du enpresaburuek segurtasun eta osasun hori babesteko betebeharra dutela, eta, aldi berean, langileak berak ere zaindu behar duela segurtasun eta osasun hori, ahal duen neurrian eta hartutako prebentzio-neurriak betez.
Horregatik, zure zerbitzuan prebentzio-erakunde bat egon behar da, langile tekniko eta sanitarioekin. Horiek enpresako langileak zein kanpoko prebentzio-zerbitzu mankomunatu bateko langileak izan daitezke.
Gainera, zure lanean ordezkaritza sindikala badago, prebentzioko ordezkariak egongo dira, eta horiek ere zure laneko osasuna eta segurtasuna zainduko dute.
Deskargatu hileko aholkuko materialak (ZIP, 142 MB)
Informazio gehigarria:
Konponbidea prebentzioa da