Prebentzio-zerbitzuen kontrola

Esparru honetan Osalanek jarduera mota bi garatzen ditu, laneko arriskuen prebentzioan espezializatutako erakundeen inguruan Erakundeari emandako eginkizun eta eskumenak beteaz:

  • 1. Osalanek kanpoko prebentzio-zerbitzuen egiaztapen eta jarduera baldintzak kontrolatzeko Lan Agintaritzari ematen dion laguntza teknikoa, eta prebentzio-zerbitzu mankomunatuak eratzeko ematen duena.
  • 2. Prebentzio-zerbitzuen osasun-jardueraren baimen eta kontrolean Osalanek duen jarduera, osasun-agintaritza gisa dituen eskumenak beteaz. Bigarren ekintza-esparru honetan, EAEn diharduten prebentzio-zerbitzuen datu sanitarioen fitxategia ezartzen amaitu da, eta prebentzio-zerbitzuen osasun-jardueraren kanpo-ikuskaritza edo -ebaluazioa egiteko baimendutako pertsona edo erakunde espezializatuena, erakunde horien baimen sanitarioen izapide telematikoak ezartzeko lehen fase gisa.