Osalanen hileko aholkua: Sasoikako Lanari Buruzko Kanpainak

Sasoiko Lanari Buruzko kanpainaren publizitate-kartelaren irudia

Osalanen hileko aholkua

Sasoiko nekazaritza-lanek prebentzio-plangintza egokia behar dute. Funtsezkoa da zereginei, arriskuei eta babes-neurriei buruzko informazioa ematea, baita beroaren aurkako neurriak hartzea ere: bero gehien egiten duen orduak saihestea eta ura, itzala eta atseden leku hoztuak eskaintzea.

Era berean, txanoa, arropa egokia, eguzkitako krema eta intsektuen uxatzailea ere eman behar dira, eta makinen erabilera egokiari buruzko nahiz jarrera behartuen, mugimendu errepikakorren eta kargen manipulazioaren ondoriozko arrisku ergonomikoei buruzko prestakuntza eta informazioa eskaini behar da.

Informazio gehigarria

Konponbidea prebentzioa da