Banakako osasunaren zaintza
Lana utzi eta berehala, aldizka eta gerora egiten da, eta medikuntzako nahiz erizaintzako prozedurak aplikatzen dizkie langileei, baita proba eta azterketa egokiak egiten ere, lanaren ondoriozko kalteak goiz detektatzeko eta lantokian kasu bakoitzarekin lotutako arrisku-faktoreak hautemateko.
Bestetik, faktoreok dagoeneko identifikatu badira, prebentzio-neurriak (kolektiboak eta/edo indibidualak) desegokiak edo gutxiegi diren baloratzen du, horren arabera beste neurri batzuk proposatzeko.
Langileen osasun-zaintzaren oinarrizko ezaugarrietako bat espezifikotasuna da (Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legearen 22. artikulua); hau da, lanean izandako esposizioaren osasun-ondorioak zaintzen ditu.
39/1997 Errege Dekretuak, prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onesten duenak, 37.3.c) artikuluan ezartzen du, langileengan eragina duten arrisku-faktoreei dagokienez, langileen osasuna zaintzeko berariazko protokoloak edo ezarrita dauden bestelako bitartekoak baliatu behar direla.
Prebentzio-zerbitzuen erregelamenduaren 37.3.c) artikuluak eta 306/1999 Dekretuaren 9.3 artikuluak historia kliniko-laborala eduki behar dela ezartzen dute.
2012an, martxoaren 13ko 38/2012 Dekretua argitaratu zen, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa, eta, horrekin, historia kliniko-laborala garatzeko euskarria sortu zen, prebentzio-zerbitzuek ezar dezaten.
Osalanen argitalpenak
- Langileen osasun-zaintza espezifikorako protokoloa: silikosia (2021)
- Zur-hautsarekiko esposiziopean izaten diren langileei sudur-barrunbeetako eta sinu paranasaletako adenokartzinomaren kontrako berariazko osasun-zaintza egiteko protokoloa (2021)
- Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida: Aplikazio-praktikorako fitxak (2020)
- Osasuna zaintzea laneko arriskuak prebenitzeko: oinarrizko orientazio-gida orokorra (2020)
- Osasuna zaintzeko berariazko protokoloa: zarata eta silikosia eta beste pneumokoniosi batzuk (2012)
- Langileen osasuna zaintzeko berariazko protokoloa: asma, irin-hautsa arnasten duten langileengan (gaztelaniaz, 2012)
- Osasuna zaintzeko berariazko protokoloa: laneko asma (2002)
- Hipersentikortasunaren edo albeolitis alergiko estrintsekoaren ondoriozko pneumotisia (2002)
- Binil kloruro monomeroa (2001)
- Goiko gorputz-adarren mugimendu errepikatuak (2001)
- Presioaren ondoriozko neuropatiak (2001)
- Pestizidak (2001)
- Osasun-zaintzarako protokoloa: jarrera behartuak (2001)
- Osasun-zaintzarako protokoloa: beruna (2000)
- Osasun-zaintzarako protokoloa: kargak eskuz manipulatzea (2000)
- Osasun-zaintzarako protokoloa: Datuak bistaratzeko pantailak (2000)