Gaueko txandarekiko esposizioa duten emakumezko langileen bularreko minbizia zaintzeko jardunbide egokiaren gida (2024)
Deskribapena
Jardunbide egokiaren gida hau prebentzio-zerbitzuetako osasun langileentzat da; baita «Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa»ren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan gaueko txandarekiko esposizioa duten emakumezko langileak zaintzen dituzten ginekologiako espezialistentzat ere.
Gida honen helburua da gomendioak ematea, gaueko txandarekiko esposizioa duten emakumezko langileen osasunaren zaintzaren esparruan mamografia erabiltzeari eta esposizio horren inguruko informazioa edukitzearen garrantziari dagokienez eskuragarri dagoen ebidentzia onenean oinarrituta, «Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa»ren esparruan bularreko minbizia garatzeko arriskuaren banakako ebaluazioa errazteko.