Ergonomia - Prestakuntza

Langileek agente kimiko, fisiko edo biologiko batekiko duten esposizioa ebaluatzeko, askotan, laginketa-estrategia bat definitu behar izaten da, eta, horregatik, beharrezkoa izaten da dagozkion ezagutzak izatea goi-mailako funtzioak betetzeko, Industria Higienearen espezialitatean, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuarekin eta haren ondorengo aldaketekin bat etorriz. Hala ere, beste zeregin batzuk egiteko, baita laginketa-estrategian zehaztutako laginak hartzeko ere, nahikoa izan daiteke tarteko maila.

Gaur egun, prestakuntza hori, bai goi-mailakoa bai erdi-mailakoa, prestakuntza arautuaren bidez egiten da, masterra edo lanbide-heziketa, hurrenez hurren.

Osalanek egindako prestakuntza-jarduerak

2021 Eraikuntzako jardunaldi teknikoa
2019 Genero-ikuspegia LAPan eta ergonomiari buruzko tailerra
2019 Loaren nahasmenduak eta lanari buruzko tailerra
2018 Osalanen Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Kongresua
2016 Jardunaldia: Segurtasuna eta osasuna, lehen sektorearen berezko ezaugarri, benetako agertoki eta etorkizuneko erronka
2016 Osalanek 2014-2015ean diruz lagundutako laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuak aurkezteko jardunaldia
2016 Tailerra: Lunbalgia zaintzea lan-eremuan
2015 Arrantza-sektoreko lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa
2014 Jardunaldia teknikoa: 'Adinekoak lanean: arazoak eta ekimenak' 
2012 X Congreso Internacional de Prevención de Riesgos Laborales (ORP 2012)
2010 Ergonomiako mintegia. Milan 2010
2010 Jardunaldi teknikoa: Lana, Ergonomia eta Osanuna