Ergonomiako mintegia. Milan 2010.

Milanen antolatutako Ergonomiari buruzko mintegian esku hartu du Osalaneko Plangintza Zuzendariordea

2010/06/17 - 2010/06/17
Inprimatu
Milan-Milan
EKITALIDAREN XEHETASUNAK
Herria:
Milan
Udalerria:
Milan
Probintzia:
Milan
Herrialdea:
Italia
Hasiera data:
2010/06/17
Amaiera data:
2010/06/17
Antolatua:
Milango Unibertsitateko Unitá di Recerca de EPM (Jarrera eta mugimenduaren ergonomia) eta Lavoro Klinikak
DESKRIBAPENA

Argazkia  Uriarte doktoreaMilan 2010

OSALANeko Plangintza zuzendariordeak, Pedro Pablo Uriarte Astarloa doktoreak, Milango Unibertsitateko Unitá di Recerca de EPM (Jarrera eta mugimenduaren ergonomia) eta Lonbardiako hiriburuko Lavoro Klinikak “Lavoro Artigianale e Piccola Impresa” izenburupean antolatutako Ergonomiako mintegi batean esku hartu zuen iragan ekainaren 17an, Milanen.

Aldez aurretik, eta ordezkatzen zuen erakundearen, hots, Osalan / Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen, jatorria zehazteko, Uriarte doktoreak Euskal Autonomia Erkidegoak Espainian eta Europan duen kokalekuari buruzko laburpena eskaini zuen, bai eta Osalanek LAP inguruan garatzen dituen ekintzen ingurukoa ere.

Ondoren, Hezur eta Muskuluetako Arazoen eta goiko gorputz-adarraren mugimendu errepikakorren arazoen alderdi adierazgarrienetan oinarritu zuen bere hitzaldia (pdf 1,16 Mb, gaztelaniaz), EAEn gaixotasun profesionaltzat jotzen diren tendinopatiak eta neuropatiak eragiteko arrisku-faktore diren heinean. Halaber, Osalanek aurreko gaiari buruz argitaratutako dokumentuen berri eman, eta Kataluniako UPC eta Milango Lavoro Klinikarekin elkarlanean abian jarri diren Ergonomiari buruzko ikerketa-proiektuak azaldu zituen.

Azken eguneratzea: 24/09/2010