"Manejo de la lumbalgia en el ámbito laboral" tailerreko hitzaldiak, kasu praktikoak, argazkiak eta laburpena
2016ko urtarrilaren 13an, 20an eta 27an, Prebentzio Zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako prestakuntza-tailerrak egin ziren Barakaldon, Gasteizen eta Donostian, hurrenez hurren: «Lunbalgiarekin nola moldatu lan-arloan».
Gizatalde horiei zuzendutako Prestakuntza Planeko eguneratze-jardueren parte dira tailerrok.
Jardunaldiari hasiera eman zioten honako hauek:
- Izaskun Urien: OSALANEko zuzendari nagusia.
- Juan Ignacio Goiría: Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako presidentea.
- Miguel Martín Zurimendi, Laneko Medikuntzako Euskal Sozietatea ordezkatzen.
Jardunaldiak bi zati izan zituen:
- Batetik, zati teorikoa, Mikel Ayalak azaldutakoa. Mikel Laneko Medikuntzako espezialista da, Patentes Talgo enpresako enpresa-medikua eta Mutualiaren Arabako Bizkar Unitatearen arduraduna.
Min motak eta mota bakoitzerako tratamenduak azaldu zituen. Gainera, gerrialdeko minarekin erlazionatutako «mitoak» argitzen saiatu zen.
- Eta bestetik, zati praktikoa. Hiru hizlari izan zituen:
o Miguel Martín Zurimendi, Barakaldon. Miguel Laneko Medikuntzako espezialista da, eta Lantegi Batuak enpresako Prebentzio Zerbitzuaren arduraduna.
o Nerea Saitúa Iribar, Gasteizen. Nerea Laneko Medikuntzako espezialista da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean.
o Adolfo Aranguren Aranzábal, Donostian. Adolfo Laneko Medikuntzako espezialista da, eta KSB Itur Spain SA eta Indaux enpresetako Laneko medikua.
Zenbait kasu praktiko azaldu zituzten, eta Laneko Medikuntzaren ikuspegitik horiei heltzeko moduak adierazi zituzten.
Osalanek eskerrak eman nahi dizkie hizlariei, prestakuntza honetan laguntzeagatik.