Laneko arriskuen prebentzioa ostalaritzako eta merkataritzako langile autonomoengan: gidak, hitzaldiak, argazkiak, bideoak eta laburpena
Urtarrillaren 29an hitzarmen bat sinatu da Bilbaon Osalanen eta PLABen (Profesional Langile Autonomoen Batasuna)artean. Gainera, antolatutako ekitaldian laneko arriskuen prebentzioa ostalaritzako eta merkataritzako langile autonomoengan, bar eta jatetxeetan bereziki, praktika oneko bi gidak aurkeztu dira. Ekintza hauek aipatutako talde horiei laguntza ematea dute helburu.
Gidek informazio erraza eta osoa era atsegingarrian ematen dute eta sektoreari egokituak izan dira- Aipatzeko da baita ere kontsultatzeko errazak eta irakasgarriak direla, ekintza prebentiboa errazagoa eta erakingorragoa bihur daitezen. Profesional Langile Autonomo Batasunarekin sinatutako hitzarmena eta gidaliburuen egitea lankidetzari esker lortu dira. Lankidetza aurrera eramateko ezinbestekoa izan da langile autonomoen ikuspuntua kontuan hartzea, baita parte hartzaileen sektoreetako beharrak onartzea.