SVNPAR-ENAPEren Udaberriko X. Tailerraren esparruan, "gaixotasun profesionala maneiatzeko problematikak eguneratzea"

 

Aitor Guisasola Yeregui. Gipuzkoako Lurralde Zentroko Lan Osasuneko Unitateko arduraduna

 

Pneumologia-jatorriko lanbide-gaixotasunei dagokienez, gainerakoetan bezala, bi alderdi garrantzitsu daude: prebentzioa eta ekonomikoa, eta bietan pneumologiako espezialistek dute erantzukizuna. Ikuspegi ekonomikotik, lanari egotz dakiokeen gaixotasun-kargak osasun-gastu handia dakar. Gastu hori, hein handi batean, Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura ordaintzen da, eta gaixotasun horiek sortzeko erantzukizuna dutenek hartu beharko lukete beren gain, hau da, enpresaburuek, lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutualitateen bitartez. OSALANek egindako azterlanetik datozen datuak aurkeztu dira, eta adierazi da administrazioek gastatzen duten euro bakoitza aztertu behar dutenean, kontuak argitzeak osasun-sistemen, gizarte-segurantzako sistemen eta laneko arriskuen prebentzioko sistemen eraginkortasuna hobetzen lagun dezakeela, gaixotasun horiek prebenitzen laguntzeaz gain. Horrela, bada, errealitate hori ezagutzeak prebentzio-alderdi bat ere badu ezinbestean, zeren eta zenbat gaixotzen den jakiteak haren agerpena saihesteko ekintzak garatzea ahalbidetzen baitu. Gaixotasun profesionalen susmoa jakinaraztea ezagutza-helburu hori lortzeko tresna bat da, gaixotasun horiei aurrea hartzeko eta gaixotasun horiek agertzearekin lotutako giza kostuak eta kostu ekonomikoak saihesteko.

Osasun-sistema publikoko (OSAKIDETZA) pneumologiaren arloan lan egiten duten espezialistek, beren jarduera profesionalak direla eta, 1. eranskinean jasotako gaixotasun baten berri badute, eta gaixotasun hori profesionaltzat jo badaiteke, edo 2. eranskinean jasotakoen berri badute, eta haren jatorri profesionala susmatzen bada, 1299/2006 Errege Dekretuaren arabera, erakunde kudeatzaileari jakinarazi beharko diote, ondorio egokiak izan ditzan, 3. artikuluan aurreikusitako kalifikazioaren ondorioetarako, eta, halakorik ezean, gertakari profesionalen babesa bere gain hartzen duen Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaileari.

Amiantoarekiko esposizioak eragindako gaixotasunei dagokienez sortzen den problematikak aurrekoari gehitzen dio agente horren eraginpean dauden langileen okupazio osteko zaintza espezifikoa egin behar dela, iraganean, orduan eta orain hain erabilia. Amiantoaren eraginpean egon diren langileen osasuna zaintzeko programa integralak, Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak onetsitakoak, eta amiantoaren eraginpean dauden langileen osasuna berariaz zaintzeko protokoloak, osasun-zerbitzuek gauzatzeko helburuak eta irizpideak proposatzen dituzte. Okupazio osteko zaintza OSAKIDETZAri dagokio, eta bertako profesionalek egiten dute. Lantalde bat sortzea proposatzen da, hura praktikan jartzeko, bai ikuspuntu teknikotik, hau da, gaur egun eskura dagoen ebidentzia zientifikoaren arabera egin behar diren proben eta miaketen egokitasuna ebaluatzea, bai baliabideen antolaketatik, jarraipena egiteko eta pneumologiako espezialistarengana bideratzeko irizpideak bateratuko dituen algoritmo bat ezarriz.

 

"Puesta al día de las diferentes problemáticas en el manejo de la enfermedad profesional", Aitor Guisasola Yeregui (pdf, 3.6 MB)