'Amiantoa: identifikazioa, lan-arriskuaren ebaluazioa eta jarduketak posibleak' prebentzio zerbitzuetako langile teknikoentzako zortzigarren tailergo laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoa
Amiantoa material askoren ohiko osagaia da, bai eraikuntza-lanetan, bai beste lantoki batzuetan, edo, besterik gabe, eguneroko bizitzan. Hala ere, arriskugarritasuna aldatu egiten da materialaren egoeraren eta lan egiteko moduaren arabera, besteak beste. Horregatik, material horien gainean egiten diren lan-jarduerek berariazko legeria dute, eta beren lana dela-eta azal daitezkeen pertsonek ezagutu behar dute legeria hori.
Horregatik, garrantzitsua da amiantoa duten materialak identifikatzea eta horien gainean jardun aurretik arriskuak ebaluatzea, material horiek manipulatzen eta kentzen zuzenean esku hartzen duten langileei babes egokia eman ahal izateko, bai eta ingurunean amianto-zuntzak dituzten gainerako pertsonei ere.
Jardunaldian zehar, OSALANeko, INSSTko, ANEDESeko eta Euskadiko Lan Agintaritzako adituek identifikazio-premia hori, lan-arriskuaren ebaluazioa eta balizko jarduerak jorratu dituzte, erreferentzia gisa honako hauek hartuta: 396/2006 ED, argitaratu berri den Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2023/2668 Zuzentaraua, kokapenari eta diagnostikoari buruzko UNE 171370-2 araua, eta amiantoaren lan-planak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren Lan Zuzendaritzaren 01/2024 Jarraibide berria.
2024ko apirilaren 18an, ostegunean, Osalan, Barakaldo
Amiantoa identifikatzearen garrantzia (pdf, 18,43 MB)
Ibon Izaguirre Suso. Osalaneko laneko arriskuen prebentzioko teknikaria
UNE 171.370-2 arauaren araberako identifikazio-metodologia(gaztelaniaz, pdf, 3,24 MB)
Gonzalo Zufia Alvarez. ANEDES-Amiantoa kentzeko enpresen elkarte nazionala
María Domínguez Dalda. INSST-Laneko segurtasun eta osasunerako insititutu nazionala
Verónica Fernández Fernández. Eusko jaurlaritzako lan ordezkaritza
Ondorioak. Etorkizun hurbila zuzentarau berriaren transposizioarekin (gaztelaniaz, pdf, 2,6 MB)
Alberto Alonso Vivar. Arabako Osalaneko lan arriskuen prebentzioko arduraduna