Osalan

El dolor no entiende de diversidad. La prevención, sí.

Hori lortzeko, beharrezkoa da haiek prebenitzearen garrantziaz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, langileen aniztasunak sortzen dituen askotariko inguruabarrak kontuan hartuta.

Gizarte bakoitzak aniztasun-mapa dinamiko bat du, eta hainbat arlotan agertzen da, hala nola kulturan, biologian, funtzioan, linguistikan, hezkuntzan, genetikan, etnikoan, sexualean, generoan, erlijioan edo pentsamenduan. Hori dela eta, funtsezkoa da lan-eremuan aniztasunaren kudeaketa egokia bultzatu eta egitea, eta arazo muskulu-eskeletiko horien prebentzioa horietako bakoitzaren errealitatera egokitzea.

Image

Nahasmendu muskuloeskeletikoak

Lanean sorturiko nahasmendu muskuloeskeletikoak (NME) hainbat gorputz-egiturek jasaten dituzten nahasmenduak dira, gihar, giltzadura, tendoi, lotailu, nerbio eta hezurrek, kasu, nagusiki lanak eraginda edo larriagotuta

Nahasmendu horiek bizkarrari, lepoari, sorbaldei eta goiko gorputz-adarrei eragiten diete, batez ere, baina beheko gorputz-adarrei ere eragin diezaiekete.

NME gehienak denbora-tarte luzean behin eta berriz zama astunak maneiatu beharraren ondoriozko nahasmendu metagarriak dira, baita esku eta besoen mugimendu errepikakorren edo lan sedentarioak eragindako jarrera desegokien ondoriozkoak ere.

Lanarekin zerikusia duten NME motak honako hauek dira:

Bizkarreko eta lepoko mina da nahasmendu ohikoenetakoa.

Giharretako lesioak jarduera nekagarri eta errepikakorren ondoriozkoak izan daitezke.

Giltzaduretako gaixotasunak higaduraren edo beste gaitz baten ondoriozkoak izan daitezke, baita laneko istripu batek eragindakoak ere.

Hezurretako gaixotasunak laneko istripuren baten ondoriozkoak izan daitezke, hezur hautsiaren kasuan, adibidez.

Ondorioak

Image

Osalan. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
www.osalan.euskadi.eus
Euskadi, auzolana