Joan edukira
euskadi.eus
euskadi.eus
euskadi.eus
Osalan

Min ematen badu, berandu gabiltza

Min ematen badu, berandu gabiltza

Image

Nahasmendu muskuloeskeletikoak

Lanean sorturiko nahasmendu muskuloeskeletikoak (NME) hainbat gorputz-egiturek jasaten dituzten nahasmenduak dira, gihar, giltzadura, tendoi, lotailu, nerbio eta hezurrek, kasu, nagusiki lanak eraginda edo larriagotuta

Nahasmendu horiek bizkarrari, lepoari, sorbaldei eta goiko gorputz-adarrei eragiten diete, batez ere, baina beheko gorputz-adarrei ere eragin diezaiekete.

NME gehienak denbora-tarte luzean behin eta berriz zama astunak maneiatu beharraren ondoriozko nahasmendu metagarriak dira, baita esku eta besoen mugimendu errepikakorren edo lan sedentarioak eragindako jarrera desegokien ondoriozkoak ere.

Lanarekin zerikusia duten NME motak honako hauek dira:

Bizkarreko eta lepoko mina da nahasmendu ohikoenetakoa.

Giharretako lesioak jarduera nekagarri eta errepikakorren ondoriozkoak izan daitezke.

Giltzaduretako gaixotasunak higaduraren edo beste gaitz baten ondoriozkoak izan daitezke, baita laneko istripu batek eragindakoak ere.

Hezurretako gaixotasunak laneko istripuren baten ondoriozkoak izan daitezke, hezur hautsiaren kasuan, adibidez.

Ondorioak

Image
Irtenbidea

prebentzioa da

Ikuspegi egokiarekin, lanarekin loturiko NMEak prebenitu egin daitezke. NME-ei aurre egiteak, langileak babesteaz gain, enpresen lehiakortasuna hobetzen du, gaixotasunengatiko bajak murriztuta eta produktibitatea handituta. Osasun-sistema nazionalen gastua ere murrizten du.

Lantokiko arrisku-ebaluazioa egin, arriskua eragin dezakeen hori identifikatzeko

Lana pertsonari egokitu, ergonomiaren bidez, eta saihets daitezkeen arazoei irtenbide errazak bilatu

Inplikaturiko eragile guztien parte-hartzea eta konpromisoa sustatu: enpresariak, langileak eta prebentzio-zerbitzuak.

Prebentzio-neurriei buruzko prestakuntza ona eman.

Garapen teknologikoaren abantailak baliatu.

Lan-errealitate berriekin (telelana, kasu) uztarturiko arriskuak prebenitu.

#minematenbaduberanduda