Youtube
Bideo osoaPrebenitzea
Etorkizun hobea bermatzeko
Lan-eremuan sortutako lau arazo muskulu-eskeletikotik hiru mugimendu errepikakorrak egiteagatik eta jarrera behartuetan egoteagatik sortzen dira. Ondorioz, arazook lanpostuaren diseinua moldatuz eta antolaketa norberaren zeregin-motetara egokituz prebeni daitezke. Kanpaina honen bidez, langileak eta enpresaburuak, elkar hartuta, jarrera behartuak zuzentzen dituztenean etorkizunean AMEak garatzea ekidin daitekeela nabarmendu nahi da.
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak milioika langilek lanarekin lotutako AMEak dituztela nabarmentzen jarraitzen du, eta horiexek direla lanarekin lotutako osasun-arazo ohikoena.
Osalanek Europako Agentziaren ekimenekin bat egin du, ziur baitago, gainera, prebeni daitezkeen arazoak direla: lanarekin lotutako AME gehienak denbora aurrera joan ahala garatzen dira, eta, normalean, hainbat faktorek laguntzen dute haiek sortzen, hala nola zamak mugitzea, mugimendu errepikakor edo behartuak egitea, jarrera arraro edo estatikoetan egotea, etab.


Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Astea
2022ko urriaren 24tik 30era
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Asterako kanpainak bi urtean behin egiten dira, eta 2020., 2021. eta 2022. urteetarako leloa hauxe da: "Lan osasungarriak: erlaxa ditzagun kargak". Lanaren ondoriozko arazo muskulu-eskeletikoen prebentzioa jorratzen du, batez ere ordenagailu-pantailen parean garatzen diren lanbideei begira, bizkarrean eta lepoan arazo asko sortzen dituztelako.
Osalan. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
BisitatuInstituto Nacional de Seguridad y Salud en el Trabajo
BisitatuAgencia Europea para la Seguridad y la Salud en el Trabajo
BisitatuDeskargatu kanpainako material grafikoak.
DeskargatuDeskargatu kanpainako audioak eta bideoa.
Deskargatu
