Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, kanpaina honen bidez, honako helburu hauek ditu
Lan duin bat kontuan hartzeko orduan, ezinbesteko baldintza bezala, laneko segurtasuna eta osasuna barne hartzeko beharraz kontzientziatzea gizartea.
Kanpaina honen helburuak
Enpresaburuek eta langileek laneko segurtasunarekin eta osasunarekin duten konpromisoa sendotzea.
Edozein enpresa eta lanbideren barruan, LSO-aren beharraz ohartaraztea.
Ezinbesteko adierazgarrien eta baloreen artean LSO-a nabarmentzea, horrela lan bat duin gisa hartzeko.
Mezua ikuspegi inklusibotik planteatzea, gizarte eragile guztiak barne hartzen dituen ikuspegi inklusibo batetik, erantzukizuna batzuei edo besteei egotzi gabe.
Mezua gizarte osoaren gorespen-gai garrantzitsu bezala finkatzea.
Planteamendua
- Lan duin bati buruz hitz egitean, egungo gizarte-ereduak honako alderdi hauek hartzen ditu kontuan: produktibitatea, ordainsariak, lanbide-garapena, aukera-berdintasuna edo bateragarritasuna.
- Horrekin batera, lanera berandu sartu izanak, enplegu batzuen prekarietateak edo langabezia epe luzeek, estres, antsietate edo premia egoerak sortzen dituzte, "edozer gauza" eta baldintza larrietan dauden lanak onartzera bultzatzen dituztenak.
- Era berean, lan-arriskuak sortzen ari dira. Teknologia, hiperkonektagarritasuna, globalizazioa eta lanaren antolaketan aldaketak dira laneko arriskuak areagotzen ari diren erronkak.
- Horrek, negozio lerro berriak planteatzean edo lan baten kalitatea edo duintasuna zalantzan jartzean, langileen segurtasuna eta osasuna bezalako ezinbesteko betekizunak oharkabe uzten ditu.
- Era horretan, ikuspegi zuzen eta bisual batetatik sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi dugu LSO-a ulertzeko beharraren inguruan, lan bat duina izan dadin behar diren faktoreen oinarri gisa.
- Hori lortzea, gizarte-eragile guztien lehia eta eginbeharra da. Administrazioek, enpresek eta langileek, LSO-a oinarri gisa duten lan duinak sustatu eta onartu behar dituzte.