Osalanen V. Nazioarteko Biltzarra: "Erronkak onartuz, ahaleginak batuz"

OSALANek bere 30. urteurrenaren barruan antolatuta, Estatuko nahiz nazioarteko lan-arriskuen prebentzioaren eta industria-segurtasunaren arloko maila goreneko 130 profesional baino gehiagok planteatzen diren erronkak aztertu eta horiei aurre egiteko ahaleginak batu zituzten. 600 pertsona inguru ( % 49,7 emakumeak eta % 50,3 gizonak) eta 48 erakusketari izan ziren Bilboko Palcio Euskaldunan.
Bi jardunaldi horietan, Bilbo laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko hiriburuan elkartu zen. Singapurretik, Kanadatik, Frantziatik, Italiatik, Erresuma Batutik edo Belgikatik iritsitako hizlariek gai interesgarriak eztabaidatu eta aztertu zituzten, hala nola prebentzio-kultura irakaskuntzan txertatzea, laneko minbizia, sortzen ari diren arriskuak agente biologiko eta nanopartikula gisa, ergonomia, genero-ikuspegia makinen prebentzioan edo digitalizazioan eta segurtasunean.
Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako ezarri duen helburua bere eskumen-eremuko politikak eraldatzea da, enpresei, langileei eta, oro har, herritarrei lan seguru, inklusibo, berdintasunezko, elkarlaneko, partaidetzako eta eskubidedun baterako tresnak eskaintzeko.
Bestalde, Lourdes Íscar Reina Osalaneko zuzendari nagusiak azaldu zuenez, Osalanek 2021-2026 LSOEEren hiru ardatz nagusiei jarraitu nahi izan die kongresu honetan:
- Gizartea: arreta berezia jarriz prebentzio-kultura maila guztietara eramateko premian, gizartea bera, eskolak, lanbide-heziketa, masterreko ikasleak, unibertsitateak. Izan ere, pertsona horiek guztiak dira lan-etorkizuna, eta beharrezkoa da laneko arriskuen prebentzioaren mundua ezagutzea.
- Enpresak eta haien prebentzio-tresnak, prebentzio-zerbitzuak: gidak eta protokoloak aurkezten dituzte jarduera-sektoreka, eta jomugan jartzen dituzte LAPa ezartzea zailagoa zaien kolektiboak, hala nola langile autonomoak eta ETEak.
- Gobernantza: Jaurlaritzak konpromisoa hartu du Laneko Arriskuen Prebentzioarekin, sailen, aldundien, udalen, beste erakunde batzuen (GSIN, mutuak) plan eta estrategiak integratzearekin, eta langileen ordezkaritzaren, enpresa-ordezkaritzaren, kooperatiben munduaren edo langile autonomoen parte-hartzearekin.
"Biltzarrean ilusio handia jarri dugu, eta ahalegin handia egin dugu gure helburua betetzeko: laneko segurtasuna eta osasuna euskal gizarteak ondo egindako lanari eta enpresa-bikaintasunari buruz duen kulturan txertatzea, laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioaren, prestakuntzaren eta ezagutzaren bidez", ondorioztatu du Osalaneko zuzendariak.
Dokumentu honen xedea da Osalani laguntzeko ekintzen emaitzen balorazio orokorra egitea, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko V. Nazioarteko Biltzarra egiteko testuinguruan. Biltzarra, Bilboko Euskaduna Jauregian egin zen 2023ko apirilaren 24an eta 25ean, Osalanen 30. urteurrenaren barruan.
Apirilak 24, astelehena
Inaugurazio-hitzaldia
- Ergonomics and gender. Karen Messing (pdf, 3,31 MB)
Segurtasun- eta osasun-koordinazioa eraikuntzaren sektorean
- Coordinación de seguridad y salud. Pablo Jarrillo (pdf, 2,08 MB)
Langile autonomoak: ezagutza, LAPeko funtsezko tresna
- Observatorio de salud de FREMAP. Emilio González (pdf, 5,84 MB)
Digitalizazioa eta makinetako segurtasuna: araudi berria
- Nuevo reglamento de maquinas. Jorge Sanz (pdf, 963 KB)
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza
- La formación en prevención de riesgos laborales. Amalia Valls (pdf, 1,42 MB)
Lan-arriskuen prebentzioaren kultura gizartean
- Cultura preventiva en el trabajo y en la vida. Martin Silva, Igor Lopez (pdf, 4,7 MB)
- Osalan, impulsor de cultura preventiva. Maria Jesus Martin (pdf, 1,68 MB)
Prebentzioaren kultura hezkuntzan
- Cultura preventiva en la comunidad educativa. Humberto Saez (pdf, 3,58 MB)
Ikerketa-, prestakuntza- eta dibulgazio-lanak unibertsitate-eremuan
Apirilak 25, asteartea
Produktu kimikoen eraginpean dauden langileen osasuna zaintzeko gida
- Exámenes de salud específicos por riesgo químico. Valentin Esteban (pdf, 871 KB) (PDF, 870 KB)
Gaixotasun profesionalaren susmoa: gaixotasun profesionala azaleratzeko erakunde arteko batzordea
- Comunicación de sospecha de enfermedad profesional. Idoia Camaron (pdf, 1,26 MB)
Prebentzio-zerbitzuak: prebentzioko profesionalen helburuak eta ekintzak
Administrazioen jarduerak arrisku ergonomikoak prebenitzeko: batzorde nazionala - Europako kanpaina - autonomia-erkidegoak
- Relajemos las cargas-Una campaña global con enfoque particular. Mercedes Tejedor (pdf, 3,36 MB)
Diseinua eta aniztasuna, ergonomiako prebentzio-faktoreak
Trenbide-gainegiturak eraikitzeko gida
- Asignaturas pendientes y futuro. Gonzalo Olea (pdf, 595,67 KB)
- Guía Superestructuras ferroviarias. Parte I. Margarita Ortega (pdf, 1,81 MB)
- Problemática a nivel preventivo administración. Cesar Palacio (pdf, 2,06 MB)
EAEko udalerrietan amiantoa aurkitzeko proiektua
- Amianto. Identificar y erradicar. Mayte Martin (pdf, 2,67 MB)
- Proyecto de localización de amianto en los municipios vascos. Jone del Valle (pdf, 3,33 MB)
- Proyecto de localización de amianto en los municipios vascos. Sandra Gomez (pdf, 6,42 MB)
Prevención de los accidentes de trabajo mediante campañas justificadas por alertas
- Experiencia con las fichas alerta en Asturias. José Luis del Pozo (pdf, 3,46 MB)
Gaixotasun profesionala: autonomia arteko plataforma
- Enfermedades profesionales plataforma interautonomica. Jerónimo Maqueda (pdf, 2,12 MB)
Nola aurre egin lan-arriskuak prebenitzeko betebeharrei genero-ikuspegiarekin
Arrisku psikosozialeko faktoreak prebenitzeko Europako jarduketak
- Gestión psicosocial en pequeñas empresas de Euskadi. Maite Gomez, Fernando Serrano (pdf, 1,22 MB)
Ikerketa laneko arriskuen prebentzioan: Osalan & Saf€ra
- Investigacion en PRl, proyecto saf€ra. Mª Nieves de la Peña (pdf, 996,85 KB)
Sortzen ari diren arriskuak: nanopartikulak eta agente biologikoak
- The New International Guidance Standard ISO 45006. Troy Winters (pdf, 685,85 KB)
Lekualdatutako langileak: laneko arriskuen prebentzioa eta Gizarte Segurantzako kontingentzia profesionalen babesa
Laneko minbizia
- Cáncer de mama y nocturnidad. Revisión sistemática. Marianna Affinito (pdf, 5,44 MB)
- Cancerígenos: qué, cómo, dónde, cuándo. Mª Nieves de la Peña (pdf, 2,66 MB)
- Evolución del Mesotelioma. Mª Asuncion Muruaga (pdf, 1,77 MB)