Zenbait arrisku ikusgai daude, ETA IKUSGAI EZ DAUDENAK, ORDEA?
Zenbait arrisku ikusgai daude, eta ikusgai ez daudenak, ordea?
Agerikoa denetik haratago begiratzea
Prebentzioan pentsatzen dugunean, arrisku fisikoak datozkigu burura, hala nola erorikoak, kolpeak edo harrapaketak. Ikusgai dauden arrisku horietan, nabarmen egin dugu aurrera azken hamarkadotan.
Hala ere, badago hain agerikoa ez den beste faktorerik, eta langileen osasunean ere izan dezakete eragina: lanaren antolamendua, lan-karga, komunikazioa, autonomia edo lan-harremanak, besteak beste.
Izan ere, arrisku guztiak ez daude ikusgai.

Europarekin bat datorren ekimena
Osalanen kanpaina bat dator Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak bultzatutako konpromisoarekin, hau da, osasun mentalaren onerako diren lan-ingurune osasungarriagoak eta inklusiboagoak sustatzeko konpromisoarekin.
«Zenbait arrisku ikusgai daude, eta ikusgai ez daudenak, ordea?» lelopean, ekimen honek arrisku psikosozialeko faktoreetan jartzen du arreta, askotan hain agerikoak ez diren arren, eragin zuzena dutelako langileen osasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean.
Kanpaina Europako "Lan osasungarriak 2026-2028: laneko osasun mentalaren aldeko konpromisoa" ekimenarekin dago lotuta, eta arrisku psikosozialei eta osasun mentalaren integrazioari buruzko kontzientziazio handiagoa sustatzea du helburu, prebentzioaren funtsezko elementua da-eta.
Arrisku psikosozialeko faktoreak ere prebentzioaren barruan daude
Lan-ingurune osasungarriagoak eraikitzeko, langileen ongizatean eragina duten faktoreak antzeman eta kudeatu behar dira.
Faktore horiek eragin zuzena dute langileen eguneroko bizimoduan eta lanean. Behar bezala kudeatzen direnean, lan-ingurune osasungarriagoak, motibatzaileagoak eta jasangarriagoak sortzen dira. Faktore horiek antzematea ebaluatzeko eta modu prebentiboan jarduteko lehen urratsa da, beraz.
Honako hauek dira arrisku psikosozialeko faktore nagusiak:

Partaidetza

Harremanak eta lan-giroa

Komunikazioa

Lanaren antolamendua

Autonomia

Lan-karga

Lan-erritmoa
Antzematen dena baino ezin da prebenitu
Lehen guretzat ikusezina zena ikusteko gai garenean hasten da prebentzioa.
Arrisku-faktoreak antzematen ditugunean, ebaluatu, prebentzio-neurriak hartu eta lan-baldintzak hobetu ditzakegu.
Antzematen dena baino ezin da ebaluatu.
Eta ebaluatzen dena baino ezin da prebenitu.
Azken aldaketako data:
