Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzen da, LANEk babestuta. Aurten, COVID-19ren pandemiari aurre egiteko mundu osoko gizarte guztiek duten erronka handiaren aurrean, Lanaren Nazioarteko Erakundeak hasieran aurreikusita zuen gaia aldatu du Mundu Egun honetarako - Indarkeria eta jazarpena lan-munduan -, eta laneko gaixotasun infekziosoen agerraldiari aurre egitea izango du gaia, arreta berezia jarriz COVID-19ren egungo pandemiari (LANEren orrirako esteka).
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eta Lan eta Justizia Sailak bat egiten dute LANEk gizartearen estamentu guztiek egin beharreko ahalegin itzela aitortzearekin. Horregatik, Egun horretan nabarmendu nahi dugu talde-lana behar dela aurrera egiteko, gure esparruan, langileek, haien ordezkariek, enpresaburuek, prebentzio-zerbitzuek eta administrazio publikoek osatzen dugunon talde-lana.
Etapa honek ezartzen dizkigun mugak ikusita, talde-lan hori sinbolizatzen duen irudi bat egin nahi izan dugu, talde-lan bat non bakoitzak bere erantzukizun-eremutik baina elkar hartuta lan eginda, birusa geldiaraztea lortuko dugun (lotura), LANEren mezua nabarmenduz, hau da, laneko segurtasunak eta osasunak bizitzak salba ditzaketela. Apirilaren 28ko kartela deskargatu (png, 261 KB)
Ikuspegi praktikotik, Osalanek ahalegin guztiak egin ditu hainbat eduki landu eta jendearen eskura jartzeko, webgunean aurki daitezke erraz Covid-19ri buruzko biltegian.
Lantokian jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gida, jarduera motaren araberako birusaren prebentzio-fitxak, galdera ohikoenen erantzunak edo enpresariek lantokietako arriskua murrizteko jarraitu beharreko urratsak, besteak beste; eduki guztia Covid-19k lantokietan dituen arriskuak ahalik eta gehien murriztera bideratuta.
“Talde-lana, birusa geldiarazteko”
Laneko Covid-19 prebenitzeko OSALANen argitalpenen gordailurako sarbidea
OSALANek 2020ko apirilaren 27an emandako prentsa-oharra (pdf, 183 KB)